Blog sarrerak:

Atzealdea

Josteko makinaren erabilerari buruz ikasten

7
Abenduaren 6ean, Alegiako Elkartean, josteko makinaren erabilerari buruzko ikastaroa burutu zen Sebastian Quintanillaren eskutik.

2017·12·11


Josteko makinaren inguruan ezagutza sakontzeko ikastaroa eskaini zen Alegiako Elkartean abenduaren 6ean, goiz zein arratsaldez. Izan ere, Sebastian Quintanilla izan zen gure artean, josteko makinetan aditua.

10 lagun elkartu ziren ikasteko gogoz. Makinaren mantenua eta muntaiaren inguruan ezagutza izatearen garrantziaz jabetu eta gai hauen inguruan lehen hurbilketa egiteko aukera izan zuten bertaratuek.

Besteak beste, gai hauen inguruan garatu zen solasaldia:

  • Josteko makinaren konponketa eta mantenua
  • Piezen funtzioen ezagutza
  • Piezen muntaia
  • Josteko trukoak: hari motak, orratzaren ajustea,…

Goizean zehar, adituaren inguruan elkartu ziren interesatuak. Honek, josteko makina mahaian jarrita, azalpen teoriko zein praktikoak eskaini zituen, baita momentuan sortutako kezka zein galderak argitu ere.

Bazkari ederraz gozatu ondoren, partaideen makinak banan banan aztertu eta baikoitzaren berezitasunen araberako gomendioak eman zizkien Sebastianek arratsaldean zehar.

Aukera ederra izan zen etxean erdi ahaztuta zeuden josteko makinei hautsak kendu eta puntuan jartzeko.

1 2 3 4 5 6 7