Blog sarrerak:

Atzealdea

Kantu Afaria Euskaraldia berotzeko

3
Larunbatean Euskaraldiako ekitaldiekin aurrera egin genuen. Oraingo honetan, Kantu Afaria izan genuen Itsasoko Ostatuan Joseba Iparagirre Gorrotxategi trikitilariaren laguntzaz

2018·11·17


Giro aparta izan genuen larunbat arratsean Euskaraldiaren ospakizunen barne izandako Kantu Afarian.

51 lagun bildu ginen mahaiaren bueltan eztarria prest. Afari eder baten ondoren kantu kantari ekin genion, gonbidatu berezi baten laguntzaz.

Izan ere, Joseba iparragirre Gorrotxategi trikitilaria izan genuen gure artean. Idiazabaldarra izan arren, badu amaren aldetik Itsasorekin lotura eta gure artean izan genuen gidaritza lanetan.

Hainbat abestitan, baita ere Elorri Zabalo itsasoar gaztea izan genuen kitarra joaz.

Euskal abesti esanguratsuen bilduma prestatuta zuten aurretik Itsasoko Euskaraldiko antolatzaileek eta azkar joan zen gaua, sentipen ugari sortzen dituzten abestien errepasoan.

Gogoratu, oraindik ere Azaroak 23an martxan jarriko den Euskaraldirako izen ematea zabalik dagoela.

Animatu!

1 2 3