Blog sarrerak:

Atzealdea

Kizkitzako egun jendetsua eguraldia lagun

15
Egun ederra igaro zuten urteroko legez Kizkitzako egunera inguratu ziren guztiek. Eguraldia lagun, giro ederra izan zen goiz eta arratsalde guztian zehar.

2018·09·10


Kizkitzako eguna

Urteroko usadioari eutsiz, irailak 8arekin batera, Kizkitzako erromeria iritsi zaigu. Larunbata izaki eta goizetik eguzki eder bat genuelarik, jendetza bildu zen Kizkitzako ermitaren inguruan.

Oso maitatua da Kizkitza inguruko herrietan eta bailara guztietako herrietatik etorri zen jendea: Itsaso, Ezkio, Ormaiztegi, Beasain, Itsasondo, Matxinbenta, Urrestila, Zumarraga eta beste hainbat tokitatik.

Ekitaldiz betetako eguna, Kizkitzako plazan egindako Mezarekin hasi zen. Argazkietan ikusi daitekeen moduan, plaza jendez bete zen. Egun guztian zehar, meza ugari jaso zen baita, joandakoak gogoratzeko.

Ondoren hamaiketakoa bertan Itsasoko Ostatuak prestaturik zeukaten tabernan eta erromeriari hasiera eman zitzaioan Lidia Irigoien eta Xabier Etxaniz trikitilarien eskutik.

Tabernan ere eguerdi parterako pintxo guztiak ahitu ziren, 42 kilo txorizo eta 120 ogi barra jan ziren momentu batean, bildutako guztien artean.

Gero, batzuk Ostatukoek atondutako jantokian eta gainontzekoak, etxetik ekarritako bazkaria dastatu ahal izan zuten Kizkitza inguruko mahaietan. Bero izan zen momentu horretan, itzala sartu zen arte. Arratsalderako, giro paregabea geratu zen.

Mandubiko Bentan ere festa zen, jendea gora eta behera etengabe ibiltzen baita egun honetan. Bazkal orduan jendea lepo jangelatan eta atarian Rezusta anaiak trikitiarekin.

Arratsaldean ere hainbat ekitaldi izan ziren ermita inguruan. Trikitilariek beste saio bat egin zuten jendea zutitu eta dantzan jarriaz. Eta lehiarako gogoa zutenak, Toka eta fardo botatzen aritu ziren.

Arratsaldeko 8,30ak aldera jaitsi ziren azkenekoak Itsaso aldera. Momentu horretan agurtu gintuen Kizkitzak euri tanta batzuekin baina eguraldia ederki portatu zen.

Itsason afaldu eta hurrengo urtekoari begira jarri ginen jada! Igandez izango da Kizkitzako eguna 2019an.

Kizkitzako egun honekin ematen diegu baita ere amaiera gure auzo desberdinetan izaten diren festei.

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15