Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Kontsumobideren tailerrak

Azaroak 21 eta Abenduak 12an Kontsumobiderekin elkarlanean bi ikastaro izango dira, Elikadura eta Nutrizioa, eta Arriskuak saihesteko gaiekin.
21 AZA
Ikastaroa

Kontsumobidek, Kontsumoko Euskal Institutuak, Kontsumoaren inguruko gaietan Prestakuntza zabala eskaintzen du. 

Horien artean, adinekoentzat berariazko programa bat daukate:

Tailer praktikoak, kontsumo-arloko gaiak lantzeko, talde eta banakako lan-dinamiken bitartez. 

Kontsumobidek doakoak diren 16 gai proposatzen ditu eta Itsason hauetako bi aukeratu ziren:

  •  ELIKADURA ETA NUTRIZIOA
  •  SAIHESTU ARRISKUAK

 Tailerreratarako finkatu ditugun egunak, lekua eta ordutegia ondorengoa da:

  • LEKUA: Alegiako Zelai-Ondo elkartea
  • EGUNA: Ostegunak, azaroak 21 eta abenduak 12
  • ORDUA: 17:30

Izen-ematea Udalean bertan egingo da azaroaren 18a baino lehen, honako telefono zenbakira deituta (943 477 790)  edo posta elektroniko bidez (udala@itsaso.eus).                                                                                                                                  

Gure artean izango zaitugulakoan, 

 

                                                        Udal Batzordea

Itsason, 2019ko azaroaren 12a