Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:

Atzealdea

Maiatzak 15ean Erretaulari buruzko hitzaldia

Erretaulari bureuzko ikerketa lana aurkeztuko dute Koldo Mitxelenan, Maiatzak 15ean arratsaldeko 7etan eta bertara joateko autobus zerbitzua jarriko da parte hartu nahi duen edozeinek joateko aukera izan dezan
3 MAI
Kultura

 Herritar adiskidea,

 

Berri pozgarria jaso dugu Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Sailetik, izan ere, gure Elizako Erretaulari buruzko ikerketa lana (Etxeberria Goñi Artean doktoreak egina), maiatzean zehar Donostiako Koldo Mitxelena Aretoan antolatu dituzten hitzaldien artean  txertatu baitute.

Honek Erretaularen egileak izen ziren Juan de Lizarazu eta Tomas de Oñateren balio artistikoa aitortzea dakar eta dagokion oihartzuna eskaintzea. Hitzaldia maiatzaren 15ean, asteazkena, 19:00etan izango da.

Aukera honen aurrean, Udal honek autobusa jarriko du herritarrok erraztasuna izan dezagun bertaratzeko.

San Isidro eguna denez (eta batzuk  Itsason eta Alegian bazkariak), 17:30etan Itsason  eta Alegian 17:40etan jasoz, hurbilduko ginateke. Hitzaldia 19:00etatik 20:30etara izango da gehienez eta amaitutakoan autobusa hartu eta itzuliko gara.

Animatzen zaituztegu parte-hartzera eta izena eman Itsasoko Udaletxean (943 477790) maiatzaren 11rako.

Mila esker, agur bero bat,

                                                              Itsasoko Udala