Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:

Atzealdea

Martxoak 17ko Herri Batzarra

Martxoaren 17an arratsaldeko 7tan Herri Batzarra antolatu dugu Itsason ditugun informazio, egitasmo eta proiektuak herritarrokin aztertu eta proposamenak jasotzeko
17 MAR
Herri Batzarra

Itsasoar guztioi adeitasunez,


Honen bidez datorren larunbatean, martxoak 17, ditugun informazio, egitasmo eta
proiektuak herritarrokin aztertu eta proposamenak jasotzeko HERRI BATZARRA antolatu
dugu:

  • Urriko batzarraz geroztik Udalak emandako pausoak
  • Entitateen Erregistroan dugun auzia eta epaitegiko tramitea
  • Alegitik Ormaiztegirako irteeraren proiektu zirriborroa
  • 2017ko aurrekontuen balantzea eta 2018ko aurrekontuen aurreikuspena
  • Inbertsioen kapitulua
  • EIT (Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa)
  • Zuntz optikoa
  • Zabor kudeaketa
  • AHT Iruña H Alternatiba
  • Hurrengo auzolana
  • Beste ekimen batzuen aurreikuspena eta norberak lekarkeena

EGUNA: Martxoak 17, larunbata
ORDUA: 19:00ak
LEKUA: ITSASOKO ELIZAKO KORUPEA

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso bien bitartean gure agurrik beroena,

Itsasoko Udal Batzordea