Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Nutrizio tailerra Maiatzak 2an

"OSTEOPOROSIA PREBENITZEKO GILTZURRUNEN ETA HEZURREN ARTEKO LOTURA ULERTU" gaia jorratuko da Zelai Ondo Elkartean arratsaldeko 6etatik 8etara
2 MAI
Ikastaroa

NUTRIZIO TAILERRA

OSTEOPOROSIA PREBENITZEKO GILTZURRUNEN ETA HEZURREN ARTEKO LOTURA ULERTU

Osasunaren gaia abiapuntu hartuta eta adituak diren Garbiñe Etxaniz eta Eluska Gonzalez-ekin honako gai hau ezagutzeko aukera izango dugu ikuspegi holistiko batetik:

Osteoporosiaren prebentzioa nola egin: Hezurren osasunarekin lotuta giltzurrunen garrantzia aztertuko da.

Gomendio eta azalpen teorikoz gain, giltzurrun eta hezurrak indartzeko baliotsuak diren elikagaiekin egindako dastaketa ere izango da.

 Finkatu dugun eguna, lekua eta ordutegia ondorengoa da:

           LEKUA: Alegiako Zelai-Ondo elkartea

           EGUNA: Osteguna, maiatzak 2

           ORDUTEGIA: 18:00etatik 20:00etara

Izen-ematea Udalean bertan egingo da apirilaren 30a baino lehen, honako telefono zenbakira deituta (943 477 790)  edo posta elektroniko bidez (udala@itsaso.eus).                                                                                                                             

Gure artean izango zaitugulakoan,


Itsason 2019ko apirilaren 23an

Udal Batzordea