Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Ormaiztegiko igerilekurako akordioa

Beste behin, Ormaiztegiko igerilekua erabiltzeko Ormaiztegiko udalarekin daukagun akordioaren berri ematen dizuegu
19 EKA
Zerbitzuak

 Itsasoko herritarrak sarrera eta abonuak egin ditzakegu Ormaiztegikoen antzera bertako igerilekua erabiltzeko.

Edozein motako abonua egiteko, bakoitzak eraman behar duen dokumentazioa:

  • Familia Liburua edo NANa
  • NAN neurriko argazki bat
  • Erroldatze agiria
  • Langabe edo jubilatu egoeraren ziurtagiria, banakako abonuetan obaria lortu ahal izateko

Abonuak Ormaiztegiko Udal Bulegoetan egin daitezke 10etatik 13tara.

Ondorengo aukerak daude:

SARRERAK

- 3 urtetik beherakoak (doan)

- 4tik 17ra: 3,00€

- 18 urtetik aurrera: 4,50€

- Langabe eta jubilatuak: %50

ABONUAK

- Senar emazteak, egitatezko bikoteak edo elkarbizitza analogoan dauden bikoteak: 60€

- Familiarra seme alaba batekin: 70€

- Familiarra 2 seme alabekin: 80€

- Familiarra 3 seme alaba edo gehiagorekin (20 urte arteko seme-alabak): 80€

Oharra: Aurreko urteko txartela izan ezkero, Ormaiztegiko Udalera eramatea eskatzen da abonua egiteko garaian, berrerabili daiteke eta.

Udal Batzordea