Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:

Atzealdea

Ormaiztegiko igerilekurako akordioa

Ormaiztegiko igerilekua zabalik dago Ekainak 22tik Irailaren 9ra eta Itsasoko herritarrak akordioa daukagu Ormaiztegiko udalarekin bertarako
25 EKA
Zerbitzuak

Igerilekua Ekainaren 22tik Irailaren 9ra zabalduko da, goizeko 11etatik arratsaldeko 20:00 bitartean eta taberna zerbitzua ere izango da. Itsasoko herritarrak sarrera eta abonuak egin ditzakegu Ormaiztegikoen antzera.

Edozein motako abonua egiteko, bakoitzak eraman behar duen dokumentazioa:

  • Familia Liburua edo NANa
  • NAN neurriko argazki bat
  • Erroldatze agiria
  • Langabe edo jubilatu egoeraren ziurtagiria, banakako abonuetan obaria lortu ahal izateko

Abonuak Ormaiztegiko Udal Bulegoetan egin daitezke 10etatik 13tara.

Tarifa ondorengoa izango da:

SARRERAK

- 3 urtetik beherakoak (doan)

- 4tik 17ra: 3,00€

- 18 urtetik aurrera: 4,50€

- Langabe eta jubilatuak: %50

ABONUAK

- Senar emazteak, egitatezko bikoteak edo elkarbizitza analogoan dauden bikoteak: 60€

- Familiarra seme alaba batekin: 70€

- Familiarra 2 seme alabekin: 80€

- Familiarra 3 seme alaba edo gehiagorekin (20 urte arteko seme-alabak): 80€

Udal Batzordea