Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

San Isidro eguneko ospakizunak

Bazkaria izango da Itsasoko Ostatuan eta ondoren Goiti baserria bisitatzeko aukera ere izango da.
15 MAI
Ospakizuna

Datorren asteazkenean, hilak 15, San Isidro eguna dela eta, bazkaria izango da Itsasoko ostatuan. 14:00etan izango da hitzordua.

Bertara joan nahi duen orok Ostatuan bertan eman behar dute izena (943880315).

Bazkal ondoren, Goiti baserria bisitatzeko aukera izango da nahi duenarentzat,

 

 


Itsason 2019ko maiatzaren 13an

Udal Batzordea