Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

San Juan Bezperako egitaraua

San Juan bezpera ospatzeko prestatutako egitarauaren berri ematen dizuegu eta bertan parte hartzera animatzen.
23 EKA
Ospakizuna

SAN JUAN BEZPERA

ekainaren 23an, igandea

 

EGITARAUA

  • 20:45etan Isats erratzen koreografia (herriko gazteen eskutik)
  • 21:00etan Afaria Itsasoko plazan.

Izena emateko Ostatura deitu (943 880 315) edo bertan izena eman

  • 22:00tan kanpaiak joz, sua pizteko deia zabaldu.
  • 22:30etan plazako sua piztu eta Sorgin Dantzarekin festa alaitu

OHARRAK:

  • Ekainaren 22an, larunbata, goizeko 11:00etan San Juan suaren prestaketa egingo da herriko plazan, azaltzen diren boluntarioekin.
  • Ekainaren 23an, igandea, 19:45etan Sorgin Dantzaren entsaioa egingo da herriko plazan.
 

Itsason 2019ko ekainaren 19an

Udal Batzordea