Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Santa Agedako egunaren inguruko ekintzak

Koplak sortzeko tailerra izango da urtarrilaren 25ean eta Otsailak 3an Santa Agedako bezperako koplekin 2018 urtean izandako gertakari nagusienen errepasoa.
21 URT
Ospakizuna

 

KOPLAK SORTZEKO TAILERRA

 

Herritar agurgarriok!

 

Aurten ere, 2018an zehar izandako gertakarien errepasoa koplen bitartez egingo dugu otsailaren 3an. Horretarako  Koplak sortzeko tailerra antolatu da eta urteko gertakari nabarmenenak zerrendatzeaz gain, hitza eta doinua jartzen saiatuko gara.

Norberak ekarritako proposamenak jorratuko dira.

                       EGUNA: Urtarrilak 25, ostirala

                       ORDUA: 19:30ak

                       LEKUA: Udal aretoan

 

Kopla tailerreko dinamizatzailea Asier Sasieta Barrenetxea izango da.

 

SANTA AGEDA BEZPERAKO KOPLAK

 

Goian aipatu den bezala, 2018an zehar izandako gertakarien errepasoa koplen bitartez egingo dugu,  argazki eta irudiz lagunduta.

 

                       EGUNA: Otsailak 3, igandea

                       ORDUA: 12:30etan

                       LEKUA: Ostatuko jangela

                       

Gurekin izango zaitugulakoan,

Udal Batzordea                                               

 

 

 

Itsason, 2019ko urtarrilaren 18an