Blog sarrerak:

Atzealdea

Santa Ageda bezperako koplekin bizilagun berriei ongietorria

2
Otsailak 4ean Santa Ageda bezperako koplekin 2017 urteko gertakizun garrantzitsuenak ekarri ziren gogora eta herrira etorritako bizilagun berriei ongi-etorria eman.

2018·02·04


Otsailak 4arekin batera, Santa Ageda bezperako koplak abesteko garaia iritsi da.

Itsason, 2017ko urtean izandako gertakizun garrantzitsuenak koplen bitartez gogoratzeko probestu dugu eta baita herrira gerturatu zaizkigun bizilagun berriei ongi-etorria emateko ere.

12.30etatik aurrera, Itsasoko Ostatuko jangelan, aste guztian zehar herrikide batzuk prestatutako koplak izan ditugu entzungai herritar askoren ahotsetatik.

Irudi batek hainbat hitzek baina gehiago adierazi dezakeenez, aurtengo koplak argazkiekin lagunduta biltzen dituen dokumentua eta Goierriko Hitzak eginiko bideoa uzten dizkizuegu, ekitaldiaren laburpen gisa.

 

Koplak deskargatu

Santa Ageda koplak 2018 [pdf]

2017ko urtean izandako gertakizun garrantzitsuenak kopla eta argazkitan bilduta.

 

Bideoa ikusi

Goierriko Hitzak egindako laburpena [YouTube]

Gotzon Aranburu izan genuen kopla saioan eta laburpen bideoa jarri du ikusgai.

Eskerrak eman lanean aritu diren guztiei ekitaldi goxo hau ospatu izan dadin!

1 2