Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

2019ko Udaberriko auzolana

Aurtengo udaberriko auzolana larunbatean, apirilak 13, burutuko da. Ohi den bezala, Itsason 14:30etan elkartuko gara.
13 API
Auzolana

2019ko UDABERRIKO AUZOLANA

 

Dakizuen bezala, aurtengo udaberriko auzolana larunbatean, apirilak 13,  burutuko da. Ohi den bezala, Itsason 14:30etan elkartuko gara.

Herri Batzarrean adierazi  zen bezala, Auzolanean taldeka egiteko aurreikusi lanak hauexek dira:

1.- Panelak jarri: Udaletxean 2, Zozabarron 1, Elizan 2 eta S Lorentzon 1

2.- Lorategiak txukundu eta  berritu Itsason eta Alegian

3.- Itsaso-Alegia-Itsaso ibilbide zirkularra seinalizatzen amaitu

4.- Itsaso-Kizkitza-Mandubia ibilbide zirkularra seinalizatzen hasi

5.- Ibilbideetan postelekuak zulatu eta masaz hartu

6.- Ostatuko etxebizitzako gelak margotu

7.- Seinalitika zaharra kendu

Jarraian partaide guztiak Ostatuan egingo den afarira gonbidatuak gaude.

Herri Batzarrean izenak jaso baziren ere, oraindik emateko daukanak,  izena ematea Itsasoko Udaletxean egin behar du, honako telefono zenbakira deituta: 943477790 edo helbide elektroniko honetara mezua bidaliz udala@itsaso.eus, izan ere, aurrekoan bezala asegurua egiteko, eta zenbatentzat afaria prestatu behar den jakiteko aurrez datuak beharko genituzke apirilaren 12rako, nahiz eta egunean bertan ere datuak jaso ahal diren.

 

Arduradunak materiala prestatua izango dute, baina partaide bakoitzak bere  eskularruak eramatea eskatzen da.

Denoi eskerrak emanez,

Itsason 2019ko apirilaren 09an

Udal Batzordea