Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:

Atzealdea

Udal Batzordeetako ordutegi berriak

Udal Batzordeetako egunak eta ordutegiak berrikusi ditugu eta ordutegi berriak ondoren datozenak dira.
12 OTS
Zerbitzuak

Egunon!

Honen bidez Udal Batzordeetako egunak eta ordutegiak berrikusi ditugula adierazi nahi dizuegu. Ondorengoak izango dira:

  • Komunikazio Batzordea asteartetan mantenduko da, 19:30etan hamabostetik behin (hurrengo saioa otsailaren 20an).
  • Ekimen sozio-kulturalena ere asteartetan 19:30etan, hamabostetik behin, Komunikazio batzordearekin txandatuz (hurrengo saioa bihar, otsailak 13).
  • Azpiegitura eta ingurumen batzordea, asteazkenetan, 19:30etan, hamabostetik behin. Hurrengoa saioa etzi, otsailaren 14ean.

Batzordeak irekiak dira, eta parte hartzera animatzen zaituztegu!