Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Udalekuetako Zaintzaile Laguntzailea

Udalekuetarako Zaintzaile laguntzaile baten beharra du Udalak.
29 MAI
Zerbitzuak

UDALEKUETARAKO ZAINTZAILE LAGUNTZAILEA

 

Udalekuetarako  Zaintzaile laguntzaile baten beharra du Udalak.

Egunak: Ekainak 24tik Uztailak 19ra

Ordutegia: Goizeko 10:00etatik 13:30etara arte

Zaintzailearen Ardurak:

  • Udalekuetara joateko eta itzultzeko autobusa hartu behar duten umeei laguntzea (Itsasotik Alegira edo Alegitik Itsasora ekintzen arabera)
  • Ume txikienen ardura Udaleku garaian
  • 4 asteetako ekintza desberdinen berri familiei ematea WhatsApp taldea erabiliz: material premiak, argazkiak e.a.

Bete Beharreko Baldintzak:

  • Itsason erroldatua egotea
  • Euskara egoki menperatzea
  • Izena eman eta argibideetarako:

Udaletxean, datorren ostirala Ekainak 7 baino lehen,  bulego orduetan Udaletxera deituta (943477790) edo posta elektroniko bidez udala@itsaso.eus.                   

 

Itsason 2019ko maiatzaren 28an

Udal Batzordea