Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:

Atzealdea

Udazkeneko Auzolana Urriaren 27an

Udazkeneko Auzolana egingo da urriaren 27an eta ondorengo mezuan egin beharreko lanen eta izen emataren argibideak ikus ditzakezue.
22 URR
Auzolana

2018ko UDAZKENEKO AUZOLANA

Dakizuen bezala, udazkeneko auzolana, urriaren 27an, larunbata, burutuko da. Itsason 14:30etan elkartuko gara.

Dagoeneko egin beharreko lanak, materiala eta arduradunak zehaztuta daude eta deialdi hau banatzen dugu parte hartzeko izen-ematea gauzatzeko.

Izan ere, aurrekoan bezala asegurua egiteko, eta zenbatentzat afaria prestatu behar den jakiteko aurrez datuak beharko genituzke.

Auzolanean taldeka burutuko diren lanak hauexek izango dira:

- Itsaso-Alegia-Itsaso herri-bide zaharrak hesola eta  zeramika logoekin markatu

- Ibilbideetan eta leku esanguratsuen informazio panelak kokatu: Itsaso, Alegia, Zozabarro, San Lorentzo, Urteaga, Kizkitza, Altzigarraga eta Mandubiko Bentan

- Hesiak zuzendu Epelde, Alegiko Madura eta Atinzabal parean

- Euskaraldirako pankartak eta txapak diseinatu eta margotu

- Itsusturri eta Okinarri artean, bidea garbitu eta zuhaitz adarrak kendu

- Itsaso eta Alegiako lorategiak txukundu

Jarraian partaide guztiak Ostatuan egingo den afarira gonbidatuta zaudete.

Izena eman nahi duenak dei dezala honako  tlf zenbakira ( 943 477790) edo mezu bat bidali helbide elektroniko honetara:  udala@itsaso.eus  urriaren 24a baino lehen.

Bide batez, afaltzera geldituko zaren  adieraztea eskertuko genizuke.

Aldez aurretik denoi eskerrak emanez,

 

                                         Udal Batzordea

                                                                                          Itsason, 2018ko urriaren 16a