Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Udazkeneko auzolana

Udazkeneko auzolana urriak 26an izango da 14:30etatik aurrera eta ondoren afaria ospatuko da elkartutako guztiekin
26 URR
Auzolana

Dakizuen bezala, udazkeneko auzolana, urriaren 26an, larunbata, burutuko da. Itsason 14:30etan elkartuko gara.

Dagoeneko egin beharreko lanak, materiala eta arduradunak zehaztuta daude eta deialdi hau  parte hartzeko eta izen-ematea gauzatzeko banatzen dugu.

Izan ere, aurrekoan bezala asegurua egiteko, eta zenbatentzat afaria prestatu behar den jakiteko aurrez datuak beharko genituzke.

Auzolanean taldeka burutuko diren lanak hauexek izango dira:

- Sakristi azpiko lokala garbitu eta zoru berria botatzeko prestatu

- Elizatariko eskaileretan irisgarritasuna  bermatuko duen ranpa jarri

- Zirkuitu desberdinen seinalitika jartzen jarraitu eta falta diren baserri eta leku izenak ere jarri.

- Alegian, presa inguruan, erreka garbitu 

- Alegiako presa inguruan eta San Lorentzon mahaiak eta bankuak kokatu

- Errekatik Uribar artean dauden hesi zaharrak kendu eta alanbreak bildu

- Itsaso eta Alegiako lorategiak txukundu

Jarraian partaide guztiak Ostatuan egingo den afarira gonbidatuta zaudete. 

Izena eman nahi duenak dei dezala honako  tlf zenbakira ( 943 477790) edo mezu bat bidali helbide elektroniko honetara:  udala@itsaso.eus  urriaren 23a baino lehen.

Bide batez, afaltzera geldituko zaren  adieraztea eskertuko genizuke.

 

Aldez aurretik denoi eskerrak emanez, 

 

                                                    Udal Batzordea

Itsason, 2019ko urriaren 18a