Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:

Atzealdea

"WILLIS-TARREN BIDAIA IRUDIETAN" hitzaldia abenduak 8an

"Willis-tarren bidaia irudietan": Estatu Batuetako argazki eta irudi emanaldia izango dugu larunbat honetan abenduak 8 arratsaldeko 8etatik aurrera Itsasoko Ostatuan eta ondoren, Amerikar erako afaria.
5 ABE
Ospakizuna

WILLIS-TARREN BIDAIA IRUDIETAN

ESTATU BATUETAKO ARGAZKI ETA IRUDI EMANALDIA

 

Herritar agurgarriok!

Willis familiak aurtengo udan Estatu Batuetara egindako bidaiaren kontakizuna egingo digute argazki eta irudien bidez.

Hiru hilabete luzeetan herrialde honetako  Estatu desberdin ugari bisitatu dituzte eta bertan izandako esperientziak kontatuko dizkigute.

  • EGUNA: Abenduak 8, larunbata
  •  ORDUA: 20:00ak
  •  LEKUA: Ostatuko jangela
  • IRAUPENA: 20-25 minutu

Emanaldiaren ondoren, Estatu Batuetan ohikoa duten janaria dastatu ahal izango dugu, bertako erara prestatua, 20€-ren truke (gaztetxoak 12€).

  • “Perrito caliente”
  • Hanburgesa
  • Yogi hartzaren sagar tarta eta marshmallow-ak (haurrentzat)

Afaltzera geratu nahi duenak , izena eman dezake Ostatuan bertan (943 880315)  abenduaren 7a  baino lehen.

Gurekin izango zaitugulakoan,                                   

 

Udal Batzordea

 

 

Itsason, 2018ko Abenduaren 4a