Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Zaborren Kudeaketarako Lanpostua

Alegin jarri behar den Auzo-Konpostagailuaren kudeaketa eta mantenurako pertsona baten beharra dago.
23 URT
Zerbitzuak

ITSASOKO UDALETXERAKO ZABORREN KUDEAKETA

LANPOSTUA 2019

 

BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

  • Herrian erroldatuta izatea
  • Adinez nagusia izatea
  • Euskaraz hitz egiten jakitea edo ikasteko konpromisoa

 

LANALDI ERREGIMENA:

  • 3 ordu astean (eguneroko ardurarekin), 2019ko otsailean hasita

 

LAN BALDINTZAK:

  • Kontratazioa garbiketa enpresa baten bitartez egingo da, eta soldata garbitzaileen hitzarmen kolektiboaren araberakoa izango da.
  • Udalak dituen beharrei erantzuteko lanaldia luzatuko balitz, horretarako prestutasuna izatea eskatzen da.

 

FUNTZIOA:

  • Itsasoko Alegi auzoan dagoen Garbigunean jarriko den auzo-konpostagunearen  kudeaketa eta mantenua.

           

HAUTAGAIAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK:

  • Antzeko lanetan esperientzia
  • Familia egoera

 

IZEN EMATEA:

Interesatuok izena eman Itsasoko Udaletxean 2019ko urtarrilaren 31 baino lehen .

 

Udal Batzordea                                               

 

 

 

Itsason, 2019ko urtarrilaren 23a