Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:

Atzealdea

Zaborren Kudeaketa Hobetzeko bilera

Zaborren Kudeaketa Hobetzeko bileraren deialdia luzatzen dizuegu herritar guztioi. Alegiko Zelai Ondo elkartean izango da urtarrilaren 11an arratsaldeko 7etan.
11 URT
Zerbitzuak

ZABORREN KUDEAKETA HOBETZEKO

BILERA ALEGIAN urtarrilaren 11an

 

Herritar agurgarriok!

Dakizuen bezala Sasieta Mankomunitateak kudeatzen du eskualde guztiko zaborra eta gure Garbiguneetako birziklatze datu baxuekin arduratuta, Itsasoko Udalak, Gabiriako Udala eta Ormaiztegiko Udalarekin batera bilera batera deitzen zaituztegu, 2019an Itsason eta Alegian ezarriko den zabor kudeaketa sisteman izango diren aldaketen berri emateko.

LEKUA: Alegiako Zelai-ondo Elkartea

EGUNA: 2019ko urtarrilaren 11n

ORDUA: 19:00ak

Jorratuko diren gaiak:

  • Berziklaguneetara sartzeko eta errefuxaren edukiontziak irekitzeko txartel berriaren banaketa
  • Konpostagune komunitarioa Alegian
  • Berziklatze egokiari buruzko informazioa (zer-non bota)
  • Erregu eta galderak

Gaiaren garrantzia ikusirik, bertaratzea erregutzen da.

Itsasoko Udal Batzordea

 

 

 

Itsason, 2019ko urtarrilaren 5an