Web edukia bistaratu

Done Jakue bidea Itsasotik

Gipuzkoako Done Jakue barneko bidea igarotzen da Itsaso ertzetik, lau kilometro eta erdi soilik, baina interes handikoak. Gizateriaren ondare den oraingo bide hau, garai batean garrantzi handikoa izan zen Juzgadu bidearekin bat egiten du, Seguratik hasi eta Idiazabal, Ormaiztegi eta Gabirialdekoek Azpeitira joan behar izaten zutenarekin. Baita Itsasotik Arriaranera doan herri-bide zati batekin eta  Itsasotik Mandubira doanarekin ere bateratzen da. Bestalde, bete betean, Donostia-Arantzazu GR34arekin bat egiten du.

Mapa honetan ikus dezakezue barneko bidearen nondik norakoa; Itsasotik 3-B etapa igarotzen da, Bidaniatik Zeraina doana:

Itsasoko lurretan ia Mandubiko Bentan bertan sartzen da (S Gregoriotik datorrela, Astigarretan). Mandubiko gaina eta bere Benta, aski ezaguna mendeetan zehar (erromeriak, bolatokia, perratokia, Santiotako Ordiziako karrera, Kizkitzarako ateetako bat…) gaur egun ere jatetxe bikaina izaten darrai eta oso ezaguna. Jarri berria da maskorra bere paretan, Nazario Maizen eskutik, beste hainbat leku esanguratsuetan bezala. Hementxe hasten da gure ibilbidea.

Done Jakue bidea Itsasotik: Mandubiko benta

Done Jakue bidea Itsasotik: Mandubi

Done Jakue bidea Itsasotik: Mandubizar

Done Jakue bidea Itsasotik: Mandubizar

Berehala, Mandubizarreko sailak igarotzen dira, abeltzaintza ekologikoan diharduena (Goiekoharagia)

Done Jakue bidea Itsasotik: Mandubizar

Done Jakue bidea Itsasotik: Mandubiako gunea

Segidan Mandubizelaiko trikuharria adierazita ikusiko dugu

Done Jakue bidea Itsasotik: Mandubizelaia trikuharria

Done Jakue bidea Itsasotik: Mandubizelaia trikuharria

Eta laster bidegurutze garrantzitsua. Aukera ematen digu, denbora pixka bat izanez gero, Kizkitzara igotzeko eta hurrengo bidegurutzera jaisteko, Altzigarragara.

Done Jakue bidea Itsasotik: Mandubizelaia

Done Jakue bidea Itsasotik: Kizkitzarako seinalea

Kizkitzara goazela, Amabirjinaiturria ere aurkituko dugu eta Arrobiatik gora ermita, pagadia eta barne aldean ezagutzen den itsasargi bakarra ezagutzeko aukera izango dugu.

Done Jakue bidea Itsasotik: Amabirjinaiturria

Done Jakue bidea Itsasotik: Amabirjinaiturria

Done Jakue bidea Itsasotik: Kizkitzarako seinalea

Done Jakue bidea Itsasotik: Kizkitzarako baseliza

Done Jakue bidea Itsasotik: Kizkitzarako erretegia

Done Jakue bidea Itsasotik: Kizkitzako pagadian mahaiak

Done Jakue bidea Itsasotik: Kizkitzako pagadia

Done Jakue bidea Itsasotik: Kizkitzako barneko itsasargia

Edota aurrera joan gaitezke, Altziarragako bidegurutzera: Itsasoko gunera edota Santio bidea jarraiki, Ormaiztegi aldera egin dezakegu.

Done Jakue bidea Itsasotik: Altziar bidegurutzea

Done Jakue bidea Itsasotik: Altziar bidegurutzea

Done Jakue bidea Itsasotik: Altziar bidegurutzea

Done Jakue bidea Itsasotik: Altziar bidegurutzea

Egarri izanez gero, Altzigagarrako iturria oso eskura dugu, 1949an urak hartu eta iturri bihurtu zutenekoa, inguru haietako zelaietan eta basoetan lanean zihardutenentzat beti oparo, agortu izandako urterik ez baita gogoratzen.

Done Jakue bidea Itsasotik: Altziarrako iturria

Done Jakue bidea Itsasotik: Altziarrako iturria

Done Jakue bidea Itsasotik: Altziarrako iturria

Done Jakue bidea Itsasotik: Altziarrako iturria

Bertatik aukera dago, Itsasoko gunera jeisteko, bertako Ostatua, Pott zeramika tailerra, elizak dituen altxorrak… kilometro batera soilik. Ezagutu Itsasoko ondarearen inguruko xehetasunak esteka honetan.

Eta Done Jakue Bideak aurrera darrai, Itsasoko mendi gain guztietatik igaroz. Lehenbizi Torreburu, orain zelai eder.

Done Jakue bidea Itsasotik: Torreburu

Done Jakue bidea Itsasotik: Torreburu

Laster Imiñarri, bidegurutze garrantzitsua, Juzgadu bidearen eta Itsasotik gora Intxaurzelaieta, Kortalde eta Albitsuondora doan herri bidearen lotura. Mendeungo lurretan sartu eta ikuspegi paregabea, gain zelai ikusgarrian XVII mendeko eraikuntza, ondare historiko-artistikoa.

Done Jakue bidea Itsasotik: Imiñari bidegurutzea

Done Jakue bidea Itsasotik: Mendeun baserria

Done Jakue bidea Itsasotik: Mendeun baserria

Done Jakue bidea Itsasotik: Mendeun baserria

Done Jakue bidea Itsasotik: Mendeun baserria

Done Jakue bidea Itsasotik: Mendeun baserria

Arrobizabal gaina da aurrean daukaguna (bertako harriz eginak dira Urkulegi, Itzebekoa…). Gain laua honek ere, eta uneoro bidea Arriaran eta Itsaso artean dabil, herri mugarriak alde batean edo bestean. Eta bidean gurdi eta lera arrastoak, Eztalaldeko zozkerakoenak, Mendialdetik belar, gaztaina, garo, orbel, inaurkin, ote, egur… ekartzean harrian burdinez zintzelatutako pausoak.

Done Jakue bidea Itsasotik: Arrobizabal

Done Jakue bidea Itsasotik: Arrobizabal

Done Jakue bidea Itsasotik: Arrobizabal

Done Jakue bidea Itsasotik: Arrobizabal

Beherantz goaz, Urteagako lepora: Aralar ezkerretara eta Aratz–Aizkorri aurrean.

Done Jakue bidea Itsasotik: Urteagako lepoa

Done Jakue bidea Itsasotik: Urteagako lepoa

Done Jakue bidea Itsasotik: Arrobizabal

Done Jakue bidea Itsasotik: Arrobizabal

Urteaga Haundiara iritsi gara, iturria mendizaleentzat eta Santio bideko maskorra alboan, Nazario Maizek, Anizeto lagun zuela, 2014ko azaroan eskuzabaltasun osoz jarria (Mandubiko Bentan bezala). Hemendik gure esker ona.

Done Jakue bidea Itsasotik: Urteagako iturria

Done Jakue bidea Itsasotik: Urteagako maskorra

Hau ere XVII. mendeko egurrezko ondarea dugu. Aurrealdean zurezko arkitektura osoa bistan duena, garai bereko adreiluek tarteak itxiz.

Done Jakue bidea Itsasotik: Urteaga

Done Jakue bidea Itsasotik: Urteaga

Barazkigintza ekologikoa da bertako jarduera, Zumarraga-Urretxuko Kontsumo Taldearen barazki ekoizle eta baita abeltzaintza ekologikoan ere, Mandubizarren ikusi dugun bezala.

Urteagako lepoa bidegurutze bihurtzen zaigu: Arriaranetik Itsasora datorren herri-bidea, ezkerretara, eta eskuinetara Done Jakue bidearen segida (edo GR34), garai bateko Juzgadu bidea.

Done Jakue bidea Itsasotik: Urteagako seinalea

Done Jakue bidea Itsasotik: Urteaga

Eskuin aldekoa hartu eta Kilometro eskas geratzen zaigu gure herritik Ormaiztegiko lurretan sartzeko. Aizpuru mendia igo beharrik gabe, inguratuz bidea zehar zehar doa, eta panoramika zabala, Izazpi, Beloki, Irimo, Korosti, Aizeleku, Aloña… Aizkorri osoa eta Aratz… eta Etzegaratetik Lizarrusti alderako mendiak. Eta beste hainbeste herri, Ezkio, Zumarraga, Urretxu, Gabiria, Ormaiztegi, Zerain.

Done Jakue bidea Itsasotik: Urteagako ikusmira

Done Jakue bidea Itsasotik: Urteagako ikusmira

Izagirretxikiko sailetan sartu eta laster inguru horietan ezagunena den iturria ezkerretara aurkitzen da. Leku bitxia da, garai batean, Urteaga, Izagirretxiki eta Izagirreandikoen aska, garbitzeko harria eta egunero pitxarrean etxera edateko eraman beharreko uraren iturburua.

Done Jakue bidea Itsasotik: Izartxikiko iturria

Done Jakue bidea Itsasotik: Izartxikiko iturria

Izagirreandia gaur egun txabola da eta etxea Aranaga, Ormaiztegiko lurretan.

Bertan aurkitzen da hiru herrietako mugarria: Itsaso, Arriaran (Beasain) eta Ormaiztegi. 1927ra arte bi herrietakoa (Arriaran Itsasoko parte izan baitzen bi mendeetan zehar, Beasainera lotu zen arte). Mugarriek ere oraindik horrela adierazten dute Itsasoren Y edo I hizkiaz.

Done Jakue bidea Itsasotik: Aranagako mugarria

Done Jakue bidea Itsasotik: Aranagako mugarria

Done Jakue bidea Itsasotik: Aranagako mugarria

Done Jakue bidea Itsasotik: Aranaga baserria

Hemen bukatzen da Itsasori dagokion Done Jakue bidearen ibilbidea, baina aurrera darrai, Ormaiztegi, Mutiloa, Segura, Zerain, S Adrian…