Web edukia bistaratu

Udal Batzordeak

Itsasoko Udaleko Batzordeak hiru lantaldetan daude banatuta: ekimen sozio-kulturalak, azpiegitura eta ingurumena eta komunikazioa, partaidetza eta gardentasuna. Batzorde hauek irekiak dira, beraz, nahi duzuen itsasoar guztiok parte hartzera gonbidatuta zaudete.

Segidan, Batzorde bakoitzaren lan-lerroak eta elkartzeko egutegia aurkituko dituzu, oro har hamabostetik behingoa izango dena (baina gerta liteke opor edo jai-egunengatik aldaketak izatea):

Komunikazioa, partaidetza eta gardentasuna

Asteartetan, 19:30etan elkartzen da hamabostean behin (Ekimen sozio-kulturalen Batzordearekin txandatuz) Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herritarrak udalaren kudeaketan eta erabakietan hurbiletik parte hartzeko aukera izan dezaten, komunikazioa bermatzea eta, dagokionean, zuzeneko Herri Batzarrak (ohikoak, hiruhilero) deitzea.
  • Jarduerak: komunikazio bideak landu, web orria eta sare sozialak eguneratua izan, herri batzarrak antolatu, komunikabideekin harremanak, artxibo historikoaren kudeaketa...
  • Arduradunak: Anttoni Okariz Gorrotxategi eta Xabier Elgarresta Mintegi

Ekimen sozio-kulturalak

Asteartetan, 19:30etan elkartzen da hamabostean behin (Komunikazio Batzordearekin txandatuz) Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herritar guztien arteko elkarbizitza positiboa bultzatzea, inklusioa, kultur aniztasuna, parekidetasuna, begirunea, euskararen normalizazioa, enplegu lokalari babesa, belaunaldien arteko kohesioa, elkar ezagutza..
  • Jarduerak: Urte osoko ekimenen aurreikuspena egitea eta horien lanketa, prestaketa eta antolaketa burutzea. Baita balorazioa ere, hobetzeko aurrerabideak kontuan hartzeko. Honako ekintzak hartzen ditu bere baitan: auzolanak, tailerrak, jaiak, hitzaldiak, azokak, irteerak...
  • Arduradunak: Jose Mari Barrenetxea Aldanondo eta Xabier Elgarresta Mintegi

Azpiegitura eta ingurumena

Asteazkenetan, 19:30etan elkartzen da hamabostean behin Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herri eremu osoan zehar azpiegiturak egiteko edo mantentzeko ingurumen irizpide estrategiko egokien azterketa eta arauetan jasotzeko kudeaketa gauzatzea.
  • Jarduerak: Udal zerbitzuak, eraikuntza publikoen irisgarritasuna eta optimizazioa, bideen mantentzea eta berritzeak, ur hornidura, konektibitatea, lurren kalifikazioak...
  • Arduradunak: Gorka Sasieta Barrenetxea eta Maria Isabel Olanga Zabala

 

Udal Batzordeen bilera aktak

Ondorengo dokumentuetan, bi astean behin egindako Batzordeen bilkuretan landutako lan lerroak, hartutako erabakiak eta hurrengo hitzorduetarako emango diren aurrera-pausuak zehazten dira, baita hurrengo bilerarako eguna ere:

Udal Batzordeen bileren aktak

pdf
123.44 KB
2018·11·07
Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: Auzolana azaroaren 3ra atzeratzea, eguraldi
txarragatik; Komunikazio batzordean jorratutakoak: Jubilatuen eguna, Abenduko ekintza batzuen aurreikuspena, Herri Batzarra; Azpiegitura eta ingurumen batzordeko gaiak:Etxeetako seinaleak, Itsasoko udaletxeko eta kanpoaldeko obra 
pdf
121.39 KB
2018·10·25
Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: “Herria bizitza” indartzeko jarduerentzat
diru -laguntzak, Auzolana; Komunikazio batzordean jorratutakoak: Auzolana, Jubilatuen eguna, Omenaldi berezia; Azpiegitura eta ingurumen batzordeko gaiak: Bide publikoen erabileragatik 2019rako tasa, Alegia-Uribar asfaltatzeko aurrelanak, S Lorentzo aldeko ur-manantiala, Frontoiko argiaren kaxa
pdf
150.8 KB
2018·10·15
Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: Ikastaroak (Zunba, Pilates) eta kobrantza, Kakorratz edo gantxillo ikastaroa, Euskaraldia, Escivi ikus-entzuneko zentroaren eskaera, Auzolana, Euskera ikastaroa; Komunikazio batzordean jorratutakoak: “Herri Bizitza” indartzeko jarduerentzat diru-laguntzak, Urriko eta azaroko ekintzak, Auzolana, Erretiratuen eguna; Azpiegitura eta ingurumen batzordeko gaiak: Auzolana, Komun publikoa Itsason
pdf
121.86 KB
2018·10·04
Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: Adinduen psiko-estimulazio eskaintza,Euskera ikasteko ikastaroa, Ikastaroen eskaintza, Udazkeneko auzolana; Komunikazio batzordean jorratutakoak: 2018-19 ikasturterako jarduerak, Euskaraldia, Hiruhilabeteko ekintzen plangintza eta udazkeneko ekintzak, Irudi baimena ; Azpiegitura eta ingurumen batzordeko gaiak: 2018ko
aurrekontuen gainbegiraketa, Udazkeneko auzolana urriaren 27an, Atsusain eta Errazti
belardien arteko ur kanalizazioa
pdf
124.03 KB
2018·10·03
Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: Mantangorri (Berria), Heldu autonomoen
ariketa psikosozialaren eskaintza, Herrian markaturiko ibilbideak, Pilates-Zumba, Ibilbideak: deialdi berria, Alegiako bileraren deialdia; Komunikazio batzordean jorratutakoak: Heldu autonomoen ariketa psikosozialaren eskaintza, Ikastaroen eskaintza, Irudi baimena, Informazioa eta ibilbideak zehazten dituzten panelak herrian, Alegiko frontoiaren ordenantzak ; Azpiegitura eta ingurumen batzordeko gaiak: Itsasoko udaletxeko proiektua, Alegiako bide berdearen desjabetzeak, Udal langilearen lanak eta orduak, Mandubiako estolderia