Web edukia bistaratu

Udal Batzordeak

Itsasoko Udaleko Batzordeak hiru lantaldetan daude banatuta: ekimen sozio-kulturalak, azpiegitura eta ingurumena eta komunikazioa, partaidetza eta gardentasuna. Batzorde hauek irekiak dira, beraz, nahi duzuen itsasoar guztiok parte hartzera gonbidatuta zaudete.

Segidan, Batzorde bakoitzaren lan-lerroak eta elkartzeko egutegia aurkituko dituzu, oro har hamabostetik behingoa izango dena (baina gerta liteke opor edo jai-egunengatik aldaketak izatea):

Komunikazioa, partaidetza eta gardentasuna

Asteartetan, 19:30etan elkartzen da hamabostean behin (Ekimen sozio-kulturalen Batzordearekin txandatuz) Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herritarrak udalaren kudeaketan eta erabakietan hurbiletik parte hartzeko aukera izan dezaten, komunikazioa bermatzea eta, dagokionean, zuzeneko Herri Batzarrak (ohikoak, hiruhilero) deitzea.
  • Jarduerak: komunikazio bideak landu, web orria eta sare sozialak eguneratua izan, herri batzarrak antolatu, komunikabideekin harremanak, artxibo historikoaren kudeaketa...
  • Arduradunak: Anttoni Okariz Gorrotxategi eta Olatz Iza Maiora

Ekimen sozio-kulturalak

Asteartetan, 19:00etan elkartzen da hamabostean behin (Komunikazio Batzordearekin txandatuz) Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herritar guztien arteko elkarbizitza positiboa bultzatzea, inklusioa, kultur aniztasuna, parekidetasuna, begirunea, euskararen normalizazioa, enplegu lokalari babesa, belaunaldien arteko kohesioa, elkar ezagutza..
  • Jarduerak: Urte osoko ekimenen aurreikuspena egitea eta horien lanketa, prestaketa eta antolaketa burutzea. Baita balorazioa ere, hobetzeko aurrerabideak kontuan hartzeko. Honako ekintzak hartzen ditu bere baitan: auzolanak, tailerrak, jaiak, hitzaldiak, azokak, irteerak...
  • Arduradunak: Olatz Iza Maiora eta Anttoni Okariz Gorrotxategi

Azpiegitura eta ingurumena

Asteazkenetan, 19:30etan elkartzen da hamabostean behin Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herri eremu osoan zehar azpiegiturak egiteko edo mantentzeko ingurumen irizpide estrategiko egokien azterketa eta arauetan jasotzeko kudeaketa gauzatzea.
  • Jarduerak: Udal zerbitzuak, eraikuntza publikoen irisgarritasuna eta optimizazioa, bideen mantentzea eta berritzeak, ur hornidura, konektibitatea, lurren kalifikazioak...
  • Arduradunak: Gorka Sasieta Barrenetxea eta Maria Isabel Olanga Zabala

 

Bestalde, Batzorde Kudeatzaileko kide guztiak hamabost egunean behin biltzen dira gestioaren jarraipena egiteko era honetan:

Gobernu Batzordea

Asteazkenetan, 18:00etan elkartzen da hamabostean behin Itsasoko udaletxean.

  • Arduraduna: Gorka Sasieta Barrenetxea

 

Udal Batzordeen bilera aktak

Ondorengo dokumentuetan, bi astean behin egindako Batzordeen bilkuretan landutako lan lerroak, hartutako erabakiak eta hurrengo hitzorduetarako emango diren aurrera-pausuak zehazten dira, baita hurrengo bilerarako eguna ere:

Udal Batzordeen bileren aktak
pdf
126.86 KB
2019·11·07

Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak:Auzolana, Alegiako Herri Batzarra; Azpiegitura eta Ingurumena Batzordean jorratutakoak:Alegiako frontoiko argiteria, Alegiako saneamendu hoditeria, Udaletxeko obra, Auzolanean amaitu gabekoak; Komunikazio batzordean jorratutakoak: Auzolana, Izazpe eta Agrupacion coral Sardinero, Eskola, Herri Batzarreko akta, Euskara sustatzeko diru-laguntzak

pdf
121.72 KB
2019·10·16

Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak:Herriko irteera, Sukaldaritza tailerra, Auzolana; Azpiegitura eta Ingurumena Batzordean jorratutakoak:Udaletxeko gaineko obra, Zaborren tasa igoera, Alegiako bide berdean ura; Komunikazio batzordean jorratutakoak: 2019-2020 jarduerak, Udazkeneko ekintzen plangintza, Herriko irteera, auzolana

pdf
149.75 KB
2019·10·02

Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak:Udazkeneko ekintzen plangintza, Abenduko ekintzen plangintza; Azpiegitura eta Ingurumena Batzordean jorratutakoak:Udaletxeko obra eta auzolana, Informazio panelak, Informazio panelak, Alegiako bide berdeko hesiak, Konpostarako lehorra, Alegiako obra proiektuak, Baserri bideetan langa eskaria; Komunikazio batzordean jorratutakoak: 2019-2020 jarduerak, Udazkeneko ekintzen plangintza, Areriako Tenplu Parrokialen inguruko liburua

pdf
149.75 KB
2019·09·11

Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: Itsaso 2030; Azpiegitura eta Ingurumena Batzordean jorratutakoak:Ur Kontsorzioaren lanak, Txakurrak lotuta eramateko kartelen eskaera, Udaletxeko obra, Informazio panelak, Alegiako bide berdea asfaltatzea, Kizkitzako barandilla berriak, Oria kaleko harlosak; Komunikazio batzordean jorratutakoak: Diru-laguntzak: Ondare naturala, Kirol-jarduerak, formazio saioak eta ikastaroak

pdf
137.29 KB
2019·07·31

Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: Euskara klaseak, Mantangorri (Berria), Udalekuen balorazioa, Euskaraldia, Diru-laguntzak, Alegiako festak, Publizitatea (Hitza), M. Luisa Odriozolaren bixita, Udalekuen balorazioa, 2019-2020ko ekintzen eskaintza; Azpiegitura eta Ingurumena Batzordean jorratutakoak:Udaletxeko obra, Alegiako asfaltatze lana, Alegiako bide berdea, Alegiako garbigunea; Komunikazio batzordean jorratutakoak: Ikastaro, formazio eta kirol eskaintza 2019-20, Udal Batzordearen eraketa