Web edukia bistaratu

Udal Batzordeak

Itsasoko Udaleko Batzordeak hiru lantaldetan daude banatuta: ekimen sozio-kulturalak, azpiegitura eta ingurumena eta komunikazioa, partaidetza eta gardentasuna. Batzorde hauek irekiak dira, beraz, nahi duzuen itsasoar guztiok parte hartzera gonbidatuta zaudete.

Segidan, Batzorde bakoitzaren lan-lerroak eta elkartzeko egutegia aurkituko dituzu, oro har hamabostetik behingoa izango dena (baina gerta liteke opor edo jai-egunengatik aldaketak izatea):

Komunikazioa, partaidetza eta gardentasuna

Asteartetan, 19:30etan elkartzen da hamabostean behin (Ekimen sozio-kulturalen Batzordearekin txandatuz) Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herritarrak udalaren kudeaketan eta erabakietan hurbiletik parte hartzeko aukera izan dezaten, komunikazioa bermatzea eta, dagokionean, zuzeneko Herri Batzarrak (ohikoak, hiruhilero) deitzea.
  • Jarduerak: komunikazio bideak landu, web orria eta sare sozialak eguneratua izan, herri batzarrak antolatu, komunikabideekin harremanak, artxibo historikoaren kudeaketa...
  • Arduradunak: Anttoni Okariz Gorrotxategi eta Olatz Iza Maiora

Ekimen sozio-kulturalak

Asteartetan, 19:00etan elkartzen da hamabostean behin (Komunikazio Batzordearekin txandatuz) Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herritar guztien arteko elkarbizitza positiboa bultzatzea, inklusioa, kultur aniztasuna, parekidetasuna, begirunea, euskararen normalizazioa, enplegu lokalari babesa, belaunaldien arteko kohesioa, elkar ezagutza..
  • Jarduerak: Urte osoko ekimenen aurreikuspena egitea eta horien lanketa, prestaketa eta antolaketa burutzea. Baita balorazioa ere, hobetzeko aurrerabideak kontuan hartzeko. Honako ekintzak hartzen ditu bere baitan: auzolanak, tailerrak, jaiak, hitzaldiak, azokak, irteerak...
  • Arduradunak: Olatz Iza Maiora eta Anttoni Okariz Gorrotxategi

Azpiegitura eta ingurumena

Asteazkenetan, 19:30etan elkartzen da hamabostean behin Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herri eremu osoan zehar azpiegiturak egiteko edo mantentzeko ingurumen irizpide estrategiko egokien azterketa eta arauetan jasotzeko kudeaketa gauzatzea.
  • Jarduerak: Udal zerbitzuak, eraikuntza publikoen irisgarritasuna eta optimizazioa, bideen mantentzea eta berritzeak, ur hornidura, konektibitatea, lurren kalifikazioak...
  • Arduradunak: Gorka Sasieta Barrenetxea eta Maria Isabel Olanga Zabala

 

Bestalde, Batzorde Kudeatzaileko kide guztiak hamabost egunean behin biltzen dira gestioaren jarraipena egiteko era honetan:

Gobernu Batzordea

Asteazkenetan, 18:00etan elkartzen da hamabostean behin Itsasoko udaletxean.

  • Arduraduna: Gorka Sasieta Barrenetxea

 

Udal Batzordeen bilera aktak

Ondorengo dokumentuetan, bi astean behin egindako Batzordeen bilkuretan landutako lan lerroak, hartutako erabakiak eta hurrengo hitzorduetarako emango diren aurrera-pausuak zehazten dira, baita hurrengo bilerarako eguna ere:

Udal Batzordeen bileren aktak
pdf
146.22 KB
2017·09·09
Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: udalekuen balorazioa, kirol jardueren
eskaintzarako inkesta, Kizkitzako pagoa, Arrate irratia eta ekimenen aurreikuspena; Azpiegitura eta ingurumen batzordeko gaiak: bideetako berritze lanak, Leader diru-laguntza, kanposantuan iturria eta beste lan batzuk, koru azpiko gunea eta ETSko alegazioak; Komunikazio batzordean jorratutakoak: erretaularen eraberritze bidean izandako azken berriak eta bere balioari zabalkundea emateko aurrerapausoak ikus, kirol eta jarduera fisikoen eskaintza herritarrentzat eta web orria.
pdf
140.05 KB
2017·07·18
Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: erretaularen eraberritzeko finantziazio bideak, udalekuen 4. astea, ariketa fisikorako eskaintza zehazteko inkesta eta udazkeneko ekimenen aurreikuspena; Azpiegitura eta ingurumen batzordeko gaiak: Alegiatik Ormaiztegirako pasoa oinezkoentzat/txirrindularientzat, internet konexioa herrian (Talaia), bideak konpontzeko dirulaguntzak eta REDESArekin hitzarmena; Komunikazio batzordean jorratutakoak: internet konexioa herrian (Talaia Telecom SL), erretaularen eraberritzeko finantziazio bideak, udalekuen balorazioa (inkesta) eta web orria.
pdf
136.7 KB
2017·07·04
Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: erretaularen errestaurazioa, udalekuen jarraipena, kirol ekintzak eskatzeko/aukeratzeko inkesta, kirol azpiegiturak, Marimurumendi-Kizkitza eta Anbientalia 21; Azpiegitura eta ingurumen batzordeko gaiak: Alegiko ranparen berri ematea, baserri bideetako diru laguntzen berri ematea eta ostatuko pleguak aztertzea eta proposamenak egitea; Komunikazio batzordean jorratutakoak: etxeetara telefono zerrenda, Goierriko Hitzarako festa iragarkiak eta web orria.
pdf
139.04 KB
2017·06·06
Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: Itsasora Irteera, elizako erretaula, udaleku artistikoak, auzolana, ekaineko gazteen kontzertua, Korrika, ukendu eta xaboi tailerra eta San Juan bezpera; Azpiegitura eta ingurumen batzordeko gaiak: Alegiako ranpa, jolas parkea, komun eta dutxa, Udaletxeko radiadoreak eta baserri bideak; Komunikazio batzordean jorratutakoak: udaleku artistikoak, San Juan Bezpera eta ukendu eta xaboi tailerra.
pdf
146.65 KB
2017·05·23
Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: maiatzeko irteera, elizako erretaula, Katilu eguna, Alegiako festak, Itsasoko festak, Ekaineko gazteen kontzertua, San Juan bezpera, ukendu eta xaboi tailerrak eta Korrika; Azpiegitura eta ingurumen batzordeko gaiak: ekipamendu informatikoa, konektibitatea, seinaletika eta tabloia eta buzoiak; Komunikazio batzordean jorratutakoak: web orria, Google-maps eta Herri Batzarra.