Web edukia bistaratu

Gazte lokala

Ostatuaren beheko solairuan dago kokatuta aisialdirako espazio hau. Herriko gaztetxoen bilgunea izateaz gain, zenbait ordutan beste ekimen batzuk ere garatzen dira bertan, hala nola, kirol jarduerak edo udalekuak.

Ekipamendu aldetik, hainbat liburu, komiki eta jolas dauzkate eskuragarri, baita telebista eta musika ekipoa ere. Lokalak bere komun propioa du eta kanpoaldean umeentzako jolaslekua dago.

 

Kirol jarduerak

2017an, kirol eta jarduera fisikoaren inguruan herritarron interesak jaso zituen Itsasoko Udalak, eta eskaintza zabala aurkeztu. Horietako batzuk gazte lokalean burutzen dira; beraz, ondoko ordutegietan espazioa erreserbatuta dago aktibitate hauentzat.

  • Zumba: asteazkena 18:15–20:30
  • Euskal dantzak: osteguna 18:00–19:00
  • Pilates: ostirala 18:00–20:00

Udalak eskaintzen dituen kirol jarduera gehiago ezagutzeko, jarraitu esteka hau.