Web edukia bistaratu

Hondakinen bilketa

Itsasoko hondakinen bilketaz Sasieta mankomunitatea arduratzen da. Batzorde errektorean parte hartzen duen Itsasoko Udal ordezkaria Xabier Elgarresta Mintegi da.

 

Birziklaguneak

Herrian hainbat birziklagune daude ontzi arinak, papera eta kartoia, beira eta errefusa biltzeko. Herritarrok hondakinak egoki sailkatuak eta dagokion edukiontzian utzi behar ditugu ondorengo bilketa guneren batean:

  • Itsasoko gunea (sarreran)
  • Alegia auzoa (eliza ondoan)
  • Mandubia (Bentako aparkalekuan)

Birziklaguneetara sartzeko identifikazio txartela beharrezkoa da.

Hondakin organikoak konposta eginez kudeatu behar dira. Horretarako gune berezia dago prestatuta Itsason (birziklagunearen atzealdean) konpost komunitarioa egiteko. Irakurri konpostaren inguruko informazio gehiago esteka honetan.

Mota guztietako hondakinak ondo sailkatzen laguntzeko, honako gida sortu du Sasieta mankomunitateak:

Hondakinen gida - Sasieta mankomunitatea

 

Hondakinen gida deskargatu

Hondakinak ondo bereizteko gida - Sasieta mankomunitatea [pdf]

Sasieta mankomunitateak hondakinak ondo sailkatzen eta hauek birziklatzen ikasteko prestatutako gida.

 

Tamaina handiko trasteen bilketa

Bolumen handiko trasteak (altzariak, hozkailuak, etab.) hileko 4. ostegun gauean (20:00etatik aurrera) atera behar dira edukiontziak dauden puntuetan. Errespetatu egutegia, ez atera trasterik ezarritako egun eta orduetatik kanpo. Trasteak atera baino lehen Sasietara deitu behar da abisua pasatzeko: 943 161 555

Kontuan izan zerbitzu honek ez dituela eskonbroak edo obra-hondarrak jasotzen. Horrelako hondakinak Salbatoreko garbigunera eraman behar dira edo garraiolari espezializatua kontratatu.

Traste zaharrak gaika jasotzen dira birziklatu ahal izateko:

  • Egurra eta zurkiak (altzariak, etab.)
  • Txatarra eta linea “zuriko” tresnak (garbigailuak, hozkailuak, etab.)
  • Linea “griseko” tresnak (ordenagailuak, pantailak, etab)
  • Linea “marroiko” tresnak (telebistak, etab)
  • Gainerako traste guztiak zabortegira eramaten dira

Egun, sistema honekin, traste zaharren %60 aprobetxatzea lortzen da.

 

Garbiguneak

Urretxu, Beasain eta Ordiziako garbiguneetan hondakinak utzi, aldi baterako gorde eta kudeatzeko zerbitzua eskaintzen da. Irudian ikus dezakezu hauen kokalekua:

Sasieta mankomunitateko garbiguneak mapan

Gune hauetara honako hondakinak eraman ditzakezu:

  • Plastikoak (bilgarriak)
  • Txatarra
  • Papera eta kartoia
  • Egurra
  • Obra-hondakinak (partikularrek bakarrik)
  • Etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozkailuak, telebistak, ordenagailuak...)
  • Tamaina handiko gauzak (koltxoiak, altzariak...)
  • Etxeko hondakin arriskutsuak (pinturak, autoetako olioa, bateriak, disolbatzaileak, aerosolak...)
  • Etxeko beste hondakin batzuk (arropa zaharrak, fluoreszenteak, sukaldeko olioa, pilak...)

Ikusi esteka honetan zerbitzu honen inguruko tasak.

Informazio erlazionatua

  • Hondakinen kudeaketaren inguruko informazio gehiago nahi baduzu, bisitatu www.sasieta.eus webgunea.