Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
31 URT
Ospakizuna
Itsasok parte duen Aratz-Matxinbenta auzoko Santa Agedako jaiak direla eta, antolatu diren ekitaldien egitaraua aurkezten dizuegu eta bertara joatea animatzen zaituztegu.
29 URT
Kultura
Santa Ageda bezperako koplak egiteko tailerra antolatu da urtarrilak 30ean arratsaldeko 7tan.
29 URT
Zerbitzuak
Alegiko jolas parkea berritu eta plaza eta komunak egiteko obrak hasiko dira urtarrilak 29an
10 URT
Zerbitzuak
Udal lanetarako administrariaren kontratazioa egin da eta data zehatzik aurreratu ezin dugun arren, hilabete honetan bertan bere lana Itsason egiten hasiko da (telefonoaren linea eskuratzen dugun momentutik).
27 ABE
Kultura
Itsasoko biztanleei, Goierriko Hitza egunkaria eta GoiBerri astekaria irakurtzeko aukera ematea da Goierriko Hedabideak-en helburua. Hau dela eta, eskaintza berezia luzatu die herritarrei.