Web edukia bistaratu

Kirol jardueren eskaintza

Udalerrien eskumen propioa da kirola eta kirol-jarduerak antolatzea eta sustatzea, eta erabilera publikoko kirol-ekipamenduak kudeatzea. Testuinguru honetan, Itsasoko Udalak, kirol eta jarduera fisikoaren inguruan herritarron interesak jaso zituen 2017ko irailean eta horretan oinarritu 2017-18rako kirol eskaintza.

Herritarren interes eta parte-hartze handiari esker, jarduera desberdinen eskaintza zabala daukagu eskuragarri:

Kirol jarduera Asteko eguna eta ordutegia Oharrak
Frontenisa
Arduraduna: Iker Lizardi Iturriza
Astelehena 19:00–20:00 Alegiako frontoian burutuko da.
Norberak bere erraketa eraman.
Ez du kuotarik.
Zumba
Monitoreak: Nerea eta Joseba
(Zerki enpresa)
A taldea: asteazkena 18:15–19:15
B taldea: asteazkena 19:30–20:30
Ostatu azpiko lokalean burutuko da.
Kuota: 16€ hilean
Euskal dantzak
Erakuslea: Aizpea Lasa Muxika
Osteguna 18:00–19:00 Ostatu azpiko lokalean burutuko da.
Kuota: 16€ hilean
Pilates
Monitorea: Maitane (Zerki enpresa)
A taldea: ostirala 18:00–19:00
B taldea: ostirala 19:00–20:00
Ostatu azpiko lokalean burutuko da.
Kuota: 16€ hilean
Paseo taldea
Arduraduna: Jose Mari Barrenetxea Aldanondo
Hileko 1., 3. eta 4. igandeak
10:00–12:00
Itsason elkartu eta herrian zehar egingo dira ibilaldiak.
Ez du kuotarik.
Mendi irteerak
Arduraduna: Jaione Sasieta Barrenetxea
Hileko 2. igandeak
8:30etan Itsason eta 8:45etan Alegian elkartu
Herritik kanpoko mendietara irteerak.
Ez du kuotarik.

 

Frontoia

Kirol jarduera gidatu hauetatik kanpo Alegiako frontoia erabili edota erreserbatu nahi bazenu, irakurri honen erabileraren inguruko informazioa, tarifak eta ordenantzak esteka honetan.