Web edukia bistaratu

Lege oharra

Itsasoko Udalak www.itsaso.eus domeinuaren bidez, Itsasoren inguruko informazio orokorra eskaintzen du eta bereziki, udal-organizazioari dagozkion informazio eta gestioak.

Domeinuan jasotako informazioa Itsasoko Udalak aldatu eta eguneratu ahal izango du, aurretik jakinarazi gabe. Aldaketa eta eguneratzeak eduki zein diseinu eta aurkezpenari dagozkionak izan daitezke.

Itsasoko Udalak ez du bere gain hartzen hirugarren batek informazio horren inguruan egin dezakeen erabileraren ardura, nahiz eta dokumentuek dituzten berariazko ohartarazpenei kasu egin beharko liekeen. Beste domeinuetako esteka edo dokumentu bidez eskuragarri dauden edukien erantzule ere ez da egiten.

Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa baimenaz babesturik daude, bestelakorik adierazi ezean.

 

Norberaren Datuak Babesteko Legea

Kudeaketa eta administrazioa erraztea da web-gune honetan aurkituko dituzun fitxategien helburua, zerbitzu berriak eskaini, galderei erantzun eta tresna honen bidez aurkezten diren iradokizunak kontuan izan, guztia eskainitako zerbitzuak zabaldu eta hobetzeko helburuarekin.

Inprimaki hauetako datu pertsonalak erasandakoaren onespenaz jasotzen dira. Jakinarazten dizugu zuk emandako datuak Itsasoko Udalaren jabetza eta ardurapekoak diren fitxategietan sartuko ditugula. Datu horiek soilik udal kudeaketarako erabili ahal izango dira, eta beste administrazio publikoei edo beste norbaiti laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoa betetzen bada.

Igorritako datuen egiazkotasun eta zuzentasunaren erantzule bakarra erabiltzailea da, eta Udal honek ez du bere gain hartzen egiazkotasun edo zuzentasun ezak eragin dezakeena.

Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Hiritarra Atenditzeko Zerbitzuaren bitartez (HAZ).

Formulario hauen bidez egindako galdera edo eskariak ez dira prozedura hasten duten ekintzatzat joko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/92 Legearen 42, 68 eta 70. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako. Hala ere, interesdunak dagozkion administrazio-prozedurak hasteko eskubidea du.