Web edukia bistaratu

San Bartolome eliza

Itsasoko Elizak garai desberdinetako arte estilo gehienekin gozatzeko aukera ematen digu, hasi 1300. urteko lehen gotikoarekin, gotikoarekin jarraitu, Juan de Lizarazuren plateresko-errenazentista den erretaula, barrokoa barne arkitekturan eta sakristian, eta XX mendeko Pablo Urangaren pinturetaraino. Guztiak bere osotasunean sortzen duen armonia bikaintasunera heltzen da. Ezagutu beharrekoa!

Itsasoko San Bartolome eliza Itsasoko kaskoan dago San Bartolome eliza

 

Atari nagusia

Itsasoko elizak du Gipuzkoan aurki litekeen altxorrik handienetakoa, sarrera nagusienetan zaharrenetarikoa, lehen gotikoa, 1300. urtean datatua. Bere garaiari dagokion estiloan egina, erromanikotik gotikorako bidea hartuta (arkua apuntatzen hasten denekoa).

Bost arkiboltek osatzen dute eta, dekorazioari dagokionez, erromanikoaren “jakeatua” albora utzi eta diamante punten jarraiak eta beste irudi geometriko ugari oso ondo kontserbatuak ageri zaizkigu.

Itsasoko San Bartolome elizaren sarrera Itsasoko San Bartolome elizaren sarrera, 1300. urtean datatua.

Itsasoko San Bartolome elizaren sarreraren detailea Lehen Gotikoko atariaren detailea

Arkiboltak beste hainbeste zutabetxoren gainean aurkitzen dira eta beroien kapiteletan giza irudiez gain, sei-zazpi-zortzi petalodun loreak edo eguzki estrigilatuak aurki ditzakegu, izan ere, arkitektura eta eskultura eskutik zihoazen, dekorazio erlijiosoak bezala profanoak ere garrantzia handia zutelarik (landare-lore, giza irudiak, animalia, mitologia edota elementu geometrikoak).

Itsasoko elizako sarrerako kapitela

Itsasoko elizako sarrerako kapitela

Itsasoko elizako sarrerako kapitela

Itsasoko elizako sarrerako kapitela

Gipuzkoan zehar, garai beretsukoak beste hiru atari aurki ditzakegu gure inguruetan: Tolosako Santa Marian jasotako Laskoaingo atea, Abaltzisketakoa eta Zumarragako Antioko baselizakoa. Ikus antzekotasunak:

Abaltzisketako ataria Abaltzisketako ataria

Tolosako Santa Marian jasotako Laskoaingo atea Tolosako Laskoaingo atea

Zumarragako Antioko baselizako atea Zumarragako Antioko baselizako atea

Izan ere, Gipuzkoan barrena baditugu estilo zaharrean eginiko ate berantiarragoak, hau da, bi mende geroago erromaniko erara eraikitakoak, nahasmena sortu izan digutenak. Baina Alberto Santanak ozen idazten du Itsasoko Elizari buruz eginiko ikerlanean:

“Dentro del obvio retardatarismo que presentan estos templos rurales, puede destacarse sin embargo que todos han conseguido liberarse del arcaico repertorio ornamental románico y apuestan por emular fórmulas góticas europeas. Una apuesta que no debía ser tan fácil en la comarca, a juzgar por la dilatada permanencia de tópicos como el taqueteado y billeteado que perviven en lugares como Idiazabal hasta el año 1500, lo que ha dado lugar a múltiples equívocos de la crítica hitórica” A. SANTANA: Estudio histórico artístico. San Bartolomé de Itsaso.

Eliz-ataria

Itsasoko S. Bartolome Elizara itzuliz, eliz-atarian garai desberdinetako estiloen zantzuak aurki ditzakegu, hala nola, goian aipatutako atea eta garai hartako horma zatia, geratzen den lehen eliza horren zatirik zaharrena (nahiz eta uste den horren aurretik ziurrenik eliza erromaniko txiki bat bazela).

XVI. mendean, itsasoarrek eliza hazteari eta handitzeari ekin zioten, batez ere, 1500etik aurrera, Lazkaoko Jauntxoaren presiopetik urrentzea lortu zuenean, bere arka propioa, alkatetza, justizia…1461an Gaztelako Enrike IV.aren zedula lortu ondoren. Horren lekuko, Hego-Mendebaldeko atea, gotiko-errenazentista, 1520. urtean datatua.

Eta kanpandorreko beheko zatia, arku gotikoak eta izar enigmatikoa dituena.

Itsasoko elizako ate zaharra Elizako ate zaharra

Itsasoko elizatariko arku gotikoak Eliz-atariko arku gotikoak

Itsasoko elizatariko izar enigmatikoa Eliz-atariko izar enigmatikoa

“El enigmático diseño de una estrella de ocho puntas en un sillar interior de la base de la torre, sin ninguna utilidad ritual o funcional conocida, muestra una hábil geometría de entrelazos que define en su interior un octógono inscrito en un cuadrado. Un octógono con rayos o nervaduras radiales que se derraman de una clave central. El gusto de los maestros de la escuela burgalesa por este tipo de diseños especulativos está suficientemente demostrado, y su aplicación práctica en la arquitectura proyectual se refleja en los cimborrios de los Colonia…” A.SANTANA. idem

Eta eliz-atariaren ederra, XVI-XVII mendeetan egurrez josia eta 1882an itxia.

Itsasoko elizataritik ostatua Eliz-ataritik ostatua

Itsasoko elizataritik eskola zaharra Eliz-ataria eta eskola zaharraren atea

Harrizko harmaila bikote bikaina alde banatatik ere orduan egin zitzaizkion, eta zorua harlosaz estali.

Itsasoko lehen eskola ere bere teilatupean eraiki zen, 1962ra arte indarrean izan zena, plazako eskola berria ireki arte.

Itsasoko eskola zaharreko atea Eskola zaharreko atea

Itsasoko eskola zaharra kanpoaldetik Eskola zaharra kanpoaldetik

Eta bestaldean, frontoia, auzolanean pareta 1944ean egin zitzaiona, hasieran hurritz-adar gurutzatuekin itxia zena, argazki zaharretan jasotzen den bezala. Oraindik gaur bizirik, festetako pilota-expres txapelketak berrindartuta.

Itsasoko elizatariko pilotalekua Eliz-atariko pilotalekua

Itsasoko elizataria hurritz-adar gurutzatuekin itxia Eliz-ataria hurritz-adar gurutzatuekin itxia

Aterpe ezin ederragoa eman eta ematen digu hainbat ekintza eta jardueretarako, ospakizun, emanaldi, kantaldi, bertso saio, erakusketa…

Pilota express festetan Itsasoko elizatarian Pilota express Itsasoko festetan

Udaleku artistikoak Itsasoko elizatarian Udalekuetan jolas kooperatiboak lantzen

Xaboi eta ukendu tailerra Itsasoko elizatarian Xaboi eta ukendu tailerra

Erretaula Nagusia: Juan de Lizarazu eta Tomas de Oñate (1550-70)

Itsasoko San Bartolome Parrokiko Erretaula Nagusiak duen balioa izugarria da, izan ere, 1550. urtearen inguruan hasita Juan de Lizarazu urretxuarrak eskultura lana egin bazuen, handik urte batzuetara Tomas de Oñatek (eta ziur aski baita Elejaldek ere) polikromia ikaragarri aberatsez osatu baitzuen. Beraz, esan dezakegu, erretaula berean bi estilok bat egiten dutela, balioa biderkatuz.

Alde batetik, beraz, Lizarazuren figura jasoko dugu garai hartan Siloe-ren ikasle izan zena, Errenazimenduan, XVI. mendearen bigarren herenean, eskultorerik aipagarrienetakoa izan baitzen.

 

Itsasoko San Bartolome elizako Erretaula Nagusia (Juan de Lizarazu) San Bartolome elizako Erretaula Nagusia, Juan de Lizarazu 1540

“El imaginero más interesante del período, dentro del grupo de seguidores de Vigarny y Siloe, es Juan de Lizarazu. Originario de Vascongadas trabajó durante varios años en Burgos, con un estilo de grandes calidades técnicas muy afecto al de Diego de Siloe)”. El arte del renacimiento en el territorio burgalés, Escultura del siglo XVI en Burgos. Alberto C. Ibáñez Pérez.

Erretaula askoren egileak ez dakizkigu zein izan ziren, baina Itsasokoari dagokionez, M. Asunción Arrazolaren El Renacimiento en Guipúzcoa deritzan bolumenean oinarrituta Oñatiko Artxiboan aurkitu dugu iturria: 1575. urtean Juan de Lizarazuren alargunak, Ana de Areizagak, sinaturiko “carta de poder-”delakoan Itsasoko erretaula tasatzeko eskatzen du, bere seme-alabek zor zaiena jaso dezaten.

“Hemos podido documentar este retablo. Hay una carta de poder otorgada por Ana de Areyzaga, viuda de Juan de Lizarazu, para que nombren examinadores para el retablo de San Bartolomé, de Ichaso, ejecutado por su marido. En ella, Ana, en su nombre y como tutora de sus hijos, Joanes, Perico, María y Magdalena, reconoce a Pedro de Zalterain, para que pueda nombrar a “qualesquiera persona, personas, maestros y oficiales que sepan de arte para tasar la obra del rretablo del Señor Sam Bartolome de la iglesia parrochial del Concejo de Hichaso, ansi de bulto y madera y debuxo e imagineria y bulto y el horno y doradura y todo lo demás…” El poder está concedido el primero de marzo de 1575.

Honela bada, gure erretaularen egilea eskultore hain esanguratsua izateak dagokion balioa eransten eta aitortzen dio altxor honi.

Itsasoko elizako erretaula nagusiko detailea Erretaula nagusiko detailea

Itsasoko elizako erretaula nagusiko detailea Erretaula nagusiko detailea

Gipuzkoan bere beste lan askorik ez bada mantentzen ere (Urretxuko S. Martin de Tours-ek izan zuen erretaulako zatiren bat, Oñatin beste elementu solte batzuk, harria landuz eginiko gurutzeren bat…), Burgosen eta Errioxan badira bere lan oso aipagarriak, egurrean zein harrian landuak.

“Su obra mejor conocida es el retablo de la capilla de la Anunciación, en la Catedral (Burgos), en perfecto estado de conservación. De mediano tamaño, su arquitectura se forma en balaustres y entablamentos clásicos con cabezas de serafines y hornacinas trapeciales, en las que se acogen estatuas exentas distribuidas en dos cuerpos y tres calles, rematado con el medallón con el busto de Dios Padre." (Alberto C. Ibáñez Pérez: Escultura del siglo XVI en Burgos).
La hechura de retablos fue alternada por Juan de Lizarazu con la de sepulcros. Desgraciadamente ha desaparecido el que concertó con Dª. Inés de Miranda, viuda de Diego de Ríos, para enterramiento de éste en el monasterio de San Francisco de Burgos el año 1547. Debía de hacerse “junto e pegado al arco tral… con una historia que señalaréis y, encima, en lo alto, otra historia o figuras y, a los lados, otras dos figura que señalaréis”. Las citas nos muestran la fijación de la iconografía por parte del comitente. Aunque no está documentado, le atribuimos la autoría del sepulcro de D. Gaspar de Illescas, en el claustro de la catedral (Burgos), con un relieve de la Natividad propio de su estilo, así como la decoración tomada de Siloe.”

Burgosko Katedralean Anuntziazio Kapera (Juan de Lizarazu) Burgosko Katedralean Anuntziazio Kapera (Juan de Lizarazu)

Burgosko Katedralaren klaustroan D. Gaspar de Illescas-en hilobia (Juan de Lizarazu) Klaustroan D. Gaspar de Illescas-en hilobia

“De gran tamaño es el retablo mayor de la parroquial de Foncea (La Rioja), contratado por el pintor Diego de Torres, que le encargó la hechura de la imaginería. Es obra de gran empeño, dedicada a San Miguel Arcángel, con relieves en que Lizarazu muestra su conocimiento de los modelos renacentistas.
Han desaparecido varias de sus obras documentadas, entre ellas el retablo que, el año 1540, hizo por encargo del Comendador García Ruiz de la Mota, para la capilla de que era patrón en el Monasterio de san Agustín; al igual que el realizado el año 1551, para la iglesia del monasterio de Santa Clara, en Burgos, concertado con Juan de Carboneras, compuesto por escenas de media talla. Sólo se conservan algunas imágenes, en mal estado, del retablo que hizo para la iglesia de Valdeajos, “en el arciprestazgo de La Rad”, contratado el año 1548.”

Aurtengo urtea, 2017a, urte berezia izango da herritarrontzat, izan ere, aspalditik zain egon ondoren, Itsasoko San Bartolome Elizako Erretaula Nagusia kontserbatzeko, dagoeneko errestauratzen hasiak baitira (Equipo7, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare atalaren ardurapean eta diru-laguntzekin.

Miguel de Salezan arkitekto barrokoa

Gaur egunean Itsasoko S Bartolome elizan ikusten ditugun ganga barrokoak, zutabeak, kontrahormak… 1747an Miguel de Salezan arkitekto urretxuarrak zuzendu zituen.

Itsasoko San Bartolome elizako barrualdea (Miguel de Salezan)

Itsasoko San Bartolome elizako barrualdea (Miguel de Salezan)

Dakigun bezala, eliza gotikoaren gainean (1.300. urteko atari nagusia mantentzen da) XVI. mendean beste bat askoz handiagoa eraiki zen (Juan de Lizarazuk erretaula egiterako), ganga gehienak egurrezkoak izango zituenak (aldare nagusiarena izan ezik) eta teilatuko zur-egitura ere begibistan geratuko zena, baita korua ere eta, akaso, alboko hormen zatirik handienak ere bai.

1697an kanpandorrea harriz bukatua zen eta 1715-1717 artean Gabiriako Iturbe anaiek eliz-atarietan harlanduz hainbat lan egiteaz gain, ur-bedeinkatuaren ontzia eta bataio-pontea ere landu eta ezarri zituzten.

Halaxe bada, XVIII mendea da eliza barruan berrikuntza ugari egin zireneko garaia, bereziki, lehen egurra zen lekuetan harria jarri zenekoa: 1730ean Juan de Usalarrek barneko harrizko pilareak altxatu zituen eta koru berria eraiki eta Martín de Rentegiaga eta Ignacio de Mendiaraz-ek ekialdeko hormak altxatu zituzten. Eta 1747an, esan bezala, Miguel de Salezan-ek gangak eraikitzeko ardura hartu zuen eta urte betean bukatuta zeuden.

Itsasoko San Bartolome elizako barrualdea (Miguel de Salezan)

Itsasoko San Bartolome elizako barrualdea (Miguel de Salezan)

Jarraian, Miguel de Salezan hil eta sakristia berria egiteko beste arkitekto ospetsu bat kontratatu zen: Martín de Carrera beasaindarra (beste sarrera bat eskainiko diogu).

Honenbestez sarrera hau, XVIII. mendeko arkitekto gipuzkoar ezaguna izan zen, Loiolako Erret ikastetxeko Arkitekto Maisuari, Miguel de Salezan-i eskaini nahi diogu. Araban lan ugari egiteaz gain (Araia -1740-, Narbaiza, Heredia, Bikuña, Gordoa eta Ermuan, besteak beste), Gipuzkoan aurkitzen da bere obrarik ezagunena, Donostiako Santa Maria Basilika, 1743an Pedro Ignacio de Lizardi, Ignacio de Ibero eta Domingo de Yarza-rekin batera oinaren traza eta altxaerak burutu zituztelarik.

Donostiako Santa Maria Basilikaren barrualdea Donostiako Santa Maria Basilikaren barrualdea

Antioko Elizan ere 1740an egurrezko ganga batzuk eta zenbait konponketa egin zitzan eskatu zitzaion:

“En una visita realizada por el Obispo en 1746, éste observó un deplorable estado de la ermita (Antiokoa), sin duda, porque desde que se construyó el nuevo templo, junto al valle, la antigua parroquia quedó abandonada. Anteriormente, en 1740 el Ayuntamiento había realizado alguna reforma, pero para el Obispo esos arreglos no fueron suficientes, por lo que ordenó al beneficiado José de Aguirre que se encargase de que la ermita quedara en condiciones. Aguirre encargó estos trabajos al maestro Miguel de Salezán, especificándole que hiciese unas bóvedas de tabla, además de una completa reparación, el Visitador ordenó que se pusiesen nuevas vigas maestras para sujeción del techo, que se retejase y se hiciese cielo raso en el presbiterio”

Hauez gain, Mutiloako San Pedro elizan ere bere sinadura aurkitzen da, kanpandorreko lanen ikuskatze lanetan…

Eta Pedro Ignacio Lizardirekin batera Ferrol-en egin zuen oso lan esanguratsua eta Galizan ikertua da bere lan ibilbidea. Honako esteka honetan aurki daiteke.

Bukatzeko, garai hartako arkitektoei buruzko dokumentazioan, 1764an, honako hau agertzen da Salezan-i buruz:

Noticias de los arquitectos y arquitectura de España 1829

Pablo Uranga margolaria

Pablo Uranga Díaz de Arcaya (Gasteiz, 1861 ekaina 26 / Donostia, 1934 azaroa 7), margolariaren lan ugari aurkitzen da Itsasoko elizan.

Parrokiara sartu eta deigarria egiten zaigu erretaularen inguru guztia zenefa gorriztaz inguratua ikustea eta bi alboetan mural bikainak, Azken Afaria ezkerretara eta Familia Sakratua eskuinean.

“La pincelada y el caliente colorido es en los cuadros de Uranga, la resultante de su trazo maestro, es decir, rico en sugerencias, estimulante para el pintor que los contempla, y con un contenido apasionado y ardiente que parte directamente de la vibración cordial y no de la repetición ejecutante. Si alguien duda de la facultad colorista de los pintores del Norte, Uranga con su obra, de una infrecuente jugosidad y riqueza, hablada con medios muy simples, disipará esa inseguridad, puesto que su color, siempre superior al valor formal de sus lienzos, justificará por sí solo la altura de su obra”. Waldo Aguiar (1973)

Pablo Uranga-ren Azken Afaria

Pablo Uranga-ren Familia Sakratu

Erretaula azken aldiz 1897an zaharberritu zen (1545. urte inguruan Juan de Lizarazuk egina) eta Pablo Urangaren lanen datarik aurkitu ez badugu ere, urte gutxitara hasiko zen Itsason lanean. Gure birraitona-amonek ezagutu zuten eta gogoan zuten eliza osoa apaintzen ibili zen margolari bizkor hura.

Pablo Uranga Itsasoko erretaularen erreforma

Pablo Uranga Itsasoko erretaularen erreforma

Izan ere eliza osoa margotu zuen, aurrealdez gain, albo biak, korua, koru azpia eta baita gangak ere: filakteriak, kerubinak, loreak, aingeruak… Bere artea dimentsioen ezagutzan eta tranpantojoen maisutzan ere bikain ageri zaigu. Hona hemen adibide batzuk:

Pablo Uranga Itsasoko elizako margolanak

Pablo Uranga Itsasoko elizako margolanak

Pablo Uranga Itsasoko elizako margolanak

Pablo Uranga Itsasoko elizako margolanak

Pablo Urangak Arabako Arte Ederren Eskolan, 17 urterekin, hasi zuen bere prestakuntza, 1880. urtera arte. Urte horretan Madrilera joan eta San Fernandoko Arte Ederren eskolan osatu zuen bere formakuntza.

Jarraian Parisera bidaiatu eta garaiko beste artista batzuekin harremana izan zuen, Zuloaga eta Rusiñol-ekin, beste batzuen artean. Han bertan, Parisen, bere lehen erakusketa egin zuen, 1897an.

Frantziako egonaldi horrek bere margolanetan inpresionismoa agerian izango du eta gaien aldetik, batik bat, erretratua, paisaia eta tauromakia landuko ditu.

“Uranga sigue, como tantos otros, la influencia francesa y se incorpora al impresionismo. Dentro de esta tendencia se desarrolla toda su obra. Pero esto no bastaría para darnos una idea del concepto pictórico de Uranga, porque dentro del impresionismo su arte adquiere un carácter impetuoso y violento muy lejano de la claridad y pulcritud que fue la característica de los maestros de aquella escuela. Para Uranga, la pintura no es un conjunto, un ensamblaje de formas; pero tampoco es más un acorde de tonos limpios y claros. Su pincel es demasiado desenvuelto y demasiado enérgico para someterse a la medida estricta y a la armonización lograda por aproximaciones y superposiciones metódicas. Más que con los dictados de la razón pinta con los impulsos de su formidable temperamento. Así resultan esos cuadros vigorosos en los que los contrastes se funden en masas de color emocionantes y en los que las formas apenas si aparecen delimitadas y separadas por trazos amplios y discontinuos”. Crítica anónima (Bilbo, 1934)

Parisetik Euskal Herrira itzuli zen, baina Segovian, Zuloagarekin batera epe luzeak igarotzen zituen. Zuloagarekin zuen adiskidetasuna handia izan zen eta elkarri egin zizkioten erretratuetan jasota geratzen da lekukotza gisa.

Uranga, Zuloagak margotua Uranga, Zuloagak margotua

Zuloaga, Urangak margotua Zuloaga, Urangak margotua

Urangaren autorretratua Urangaren autorretratua

Baina Itsason bezala, beste herri askotako elizetan utzi zigun bere lana: Azpeitin, Bergaran, Arrasaten, Elgetan, Tolasako San Frantziskon, Arantzazun, Zaldibian.. Hona hemen adibide batzuk:

Pablo Urangaren Azpeitiako elizako margolana Pablo Urangaren Azpeitiko elizako margolana

Pablo Urangaren Zaldibiako elizako margolana Pablo Urangaren Zaldibiako elizako margolana

Bere margolan erlijiosoen inguruko ikerlan garrantzitsu bat Ignacio Cendoya Echaniz, Arte Historian doktoreak, argitaratu zuen Estudios Alaveses-en, gazterik hil aurretik 1995ean.

Etengabe ihardun zuen Urangak oraindik katalogatu gabe dauden hainbat eta hainbat lan utzi zizkigun, ikaragarri zabala. Eta 73 urterekin 1934ean Donostiako Loiola auzoan hil zen, bertan eraiki zuen etxean. Teresa Peña margolaria bere iloba-txikia dugu.

“Uranga tuvo vinculaciones evidentes con un impresionismo -nada francés- oscuro, museal diría yo, muy a la manera de los pintores llamados de historia, de un Pinazo, de un Francisco Jimeno, el genial catalán, injustamente desconocido. Con Francia el parentesco que pudiera tener, habría que buscarlo en los naturalistas, en un Courbet, en un Millet, pero insisto, yo le veo más vinculado a los pintores españoles. (…). Uranga va con los pinceles al fondo de las cosas a base de toques sueltos, pinceladas cortas, nerviosas a veces y donde la insignificante anécdota trasciende, elevando sus temas corrientes de la vida sencilla a una categoría plástica de gran Arte”. Carlos Ribera (Donostia, 1949)

Elizako erlojua, Gipuzkoako zaharrenetarikoa

“El año 1763 viene Juan de Atendizabal desde Villarreal para colocar el RELOJ. Se le pagan 1.500 reales sólo por el reloj, luego se pagan aparte el armazón, sogas, pesas… y se mete en una caja cerrada con llave.”

 

2015ean kanpandorre erlojuetan inguru hauetako adituenaren bisita jaso genuen Itsason, Xabier Alvarez Yeregi-rena hain zuzen, eta bere lagun Bego Arruti San Martinena. Bere aurreko belaunaldien historia ari dira herriz herri, elizaz eliza aztertzen, Yeregitarrak izan baitira erloju askoren egileak XIX. mendetik hona.

Liluratuta aztertu zuen gure kanpandorrekoa. Gipuzkoan ezagutzen zuen zaharrena zela zion bitartean, miresmenez jardun zuen erloju hau zaintzen duenaz, apalean jasotzen dituen asteroko minutuen atzeratzeak eta aurreratzeak, taulak, zifrak eta kalkuluak. Larunbatero hartara igotzen den Asier Sasietarenak. Eta aurretik ere lan horretan ibili ziren zenbati egin behar diogun aitortza: Barreneko Juliani, Sarriegiko Juan Mariri, Ostatuko Jose Inazio eta bere aita Inixiori, eta aurreko guztiei, 1763an martxan jarri zuten une beretik zaindu baita.

Itsasoko San Bartolome elizako erloju zaharra (1763)Itsasoko San Bartolome elizako erloju zaharra (1763)

Itsasoko San Bartolome elizako erloju zaharra (1763)

Hala ere arrisku bizian egon zen 60ko hamarkadan, berria jartzeko aurrekontuak eskatu baitziren, baina zuten kostuengatik proiektu berria ez zen gauzatzera iritsi eta hala mantendu eta kontserbatu ahal izan da gure garaira arte.

Itsasoko San Bartolome elizako erloju zaharraren kanpaia (1763)

Itsasoko San Bartolome elizako erloju zaharraren mailua (1763)

Itsasoko San Bartolome elizako erloju zaharraren detailea (1763)

Itsasoko San Bartolome elizako erloju zaharraren pesak (1763)

Xabier Alvarez Yeregi eta Begoñak, jubilatu berriak, ondare honen garrantziaz jabetu-arazteko Nafarroan zein Gipuzkoan hitzaldiak, erreportajeak… etengabe ematen ari da eta baita katalogatzen ere. Europako beste herrialde batzuetan honelako ondareak duen oihartzunaz ere aritu zitzaizkigun, duten mailaz eta sortzen duten jakin-minaz. Hemen, berriz, asko dagoela oraindik egiteko eta zabalkundeari eskaini nahi diote ezagutza eta denbora.

Yeregi elkarteko Xabier Alvarez Yeregi eta Begoña Arruti San Martin Yeregi elkarteko Xabier Alvarez Yeregi eta Begoña Arruti San Martin (Argazkia: Guaixe)

Ikusi Gaur8 aldizkarian egindako erreportajea.