Web edukia bistaratu

Udal gobernu-kideak

Udal Batzorde kideak

 

Egitura

2016ko azaroaren 6an, Udala kudeatzeko ordezkariak itsasoarren parte-hartze handiarekin (%79,7) hautatu ondoren, Itsasoko Udala honela gelditu da antolaturik:

 

Gorka Sasieta Barrenetxea

Gorka Sasieta Barrenetxea

UDAL BATZORDE BURUA

udala@itsaso.eus
  • Gobernu batzorde arduraduna
  • Azpiegitura eta ingurumen batzorde arduraduna

Jose Mari Barrenetxea Aldanondo

Jose Mari Barrenetxea Aldanondo

UDAL BATZORDE KIDEA

josemaribarrenetxea@gmail.com
  • Ekimen sozio-kulturalen batzorde arduraduna

Xabier Elgarresta Mintegi

Xabier Elgarresta Mintegi

UDAL BATZORDE KIDEA

xabierbernar@gmail.com
  • Ekimen sozio-kulturalen batzorde arduraduna
  • Komunikazio, partaidetza eta gardentasun batzorde arduraduna

Anttoni Okariz Gorrotxategi

Anttoni Okariz Gorrotxategi

UDAL BATZORDE KIDEA

anttoni.okariz@gmail.com
  • Komunikazio, partaidetza eta gardentasun batzorde arduraduna

Maria Isabel Olanga Zabala

Maria Isabel Olanga Zabala

UDAL BATZORDE KIDEA

isabelolanga@gmail.com
  • Azpiegitura eta ingurumen batzorde arduraduna
  • Ongizate zerbitzu arduraduna

 


 

Hautaketa prozesua

2016ko irailaren 18ko herri galdeketa jendetsuan (%85,6ko parte-hartzearekin) “Nahi al duzu berriro Itsaso udalerri izatea?” galderari baiezkoa eman ondoren (%73,95 aldeko botorekin), aurrera pausua eman eta Herri Batzarra deitu zen urriaren 28rako, aurreko asteetan lantalde zabal batek garatutako proposamenak aurkeztu eta lantzeko:

  1. Itsasoko Udalaren kudeaketa herritarrengandik gertutasunean, begirunean, gardentasunean eta partaidetzan oinarritzea.
  2. Honetarako Batzorde Kudeatzailea osatzeko egokitzat jotzen diren irizpide hauek kontutan hartzea:
    • Azken urte eta erdian udalean parte hartu duten zinegotzien ezagutza eta jarraikortasuna.
    • Lehendik udalean esperientzia izandakoen parte-hartzea.
    • Herriko eremu/zozkera desberdinetakoak izatea eta etxe bakoitzetik bakarra.
    • Ahal dela, adin eta belaunaldi guztiak ordezkatuak izatea.
    • Gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna egotea.
    • Prestakuntza eta ibilbide anitzez lantaldea aberastea.

  3. Irizpide hauek kontuan hartu eta prest dauden pertsonen borondatea uztartuz, talde bezala, hautagaitza hau aurkeztea:
    • Gorka Sasieta Barrenetxea
    • Joxemari Barrenetxea Aldanondo
    • Anttoni Okariz Gorrotxategi
    • Maixabel Olanga Zabala
    • Xabier Elgarresta Mintegi

  4. Era berean, hau aurkeztearekin batera, Itsasoarrok askatasun osoz hautagaitza hau babesteko edota beste herritar batzuei bozka emateko aukera azaroaren 6an gauzatzea.

  5. Eta bozketa egunerako hartu ziren erabakiak honako hauek izan ziren:
    • Eguna: azaroaren 6a, igandea
    • Lekuak: Itsasoko Udal Aretoa eta Alegiako Elkartea
    • Ordutegia: 10:30-13:30. Jarraian kontaketa irekia mahai bakoitzean. Azken emaitza Itsasoko Aretoan izatea.

  6. Bozka emateko Itsason erroldatutako 16 urtetik gorakoek eskubidea izatea.

Azaroaren 6an, igandea, hiru ordutan 110 itsasoarrek (%79,7ak) parte hartu zuten Udala kudeatzeko ordezkariak hautatzen, Foru Aldundiak Itsaso berriro udalerri izateko dekretua argitaratzen zuenerako.

Honela, aurreko asteetako lanaren ondorioz, bosteko taldea aurkeztu zen, eta herritarren ia erabateko babesa jaso zuen. Ondorioz, Foru Aldundiari talde honen proposamena egin zitzaion, ontzat eman zezan.

 
2016ko azaroaren 6an Udal ordezkariak hautatzeko bozketaren datuak
Errolda 166
Hautesleak (16 urtetik gorakoak) 138
Parte-hartzea %79,7
Baliogabeak 0
Balekoak 110
Zuriak 0

 

Emaitzak
Itsasoko Udala kudeatzeko taldea Botoak
Gorka Sasieta Barrenetxea 107
Joxemari Barrenetxea Aldanondo 106
Xabier Elgarresta Mintegi 105
Anttoni Okariz Gorrotxategi 102
Maixabel Olanga Zabala 99

2016ko abenduaren 21ean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2016/20 Foru Dekretua, Itsaso Ezkio-Itsaso udalerritik banandu eta udalerri independente gisa eratzea onartzekoa.

Ondoren, urtarrilaren 12an, batzorde kudeatzaileko kideen izendapena argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Bertan jasotzen da itsasoarrok aukeratu genituen ordezkariak direla Foru Aldundiak izendatu dituenak “…guztiak ere itsasoarrek aukeratutakoak izan direnak…” (6. paragrafoan).

Segidan, urtarrilaren 13an, ostirala, 19:00etan, Udala eratzeko Osoko Bilkura ospatu zen. Bertan izan ziren, Itsasoko herritar askoz gain, Udalerri izaera berreskuratzeko prozesuan lankide izan ditugun erakundeetako ordezkariak, baita Itsasoren mugakide diren herrietako alkate eta auzo-alkateak ere.

Itsasoko Udal eraketa 2017ko urtarrilaren 13an

Honela, Itsasoko Udala berriz eratua izan zen herritarrek hautatutako ordezkariez Batzorde Kudeatzailea osatuta.