Web edukia bistaratu

Udal Osoko Bilkurak eta Herri Batzarrak

Udal Osoko Bilkurak

Udaleko Osoko Bilkura udal-gobernuan herritarren ordezkaritza politiko gorena duen organoa da. Baina erabaki estrategiko handiak hartu aurretik, eztabaida guneak sortzen ditu bai batzorde desberdinen inguruan, baita Herri-Batzarretan ere. Zinegotzi guztiek osatzen dute eta alkatea da burua. Udalbatzak, Ohiko Osoko Bilkurak eta ez-ohikoak egiten ditu.

Udaleko Ohiko Osoko Bilkurak hiru hilabetean behin egin ohi dira, eta normalean asteazkenetan, Udal Batzordeak deialdian adierazten duen orduan.

Jorratu beharreko gaien presarengatik aukerarik ez dagoenean baliodun bi egun lehenagotik deialdia egiteko, Udalbatzak ez-ohiko Udal Osoko Bilkura deituko du.

 

Herri Batzarrak

Herri Batzarrak, herritarrei informazioa adierazteko erabiltzeaz gain, Itsasorentzat esanguratsuak diren erabakiak hartzeko gune ere badira. Tratatzen diren gaiak anitzak dira, hala nola, udal-aurrekontuak, hirigintza-antolamenduko plan orokorra (HAPO), zerbitzuak, auzolanak,... eta gobernu-organoak aintzat hartzen dituen beste hainbat gai.

Prozedurari dagokionez, herri batzarraren egitura honelakoa litzateke:

  1. Udalak ahalik eta informazio gehien herritarren eskura jarri eta Udalaren ikuspegia azaldu.
  2. Emandako informazioa azpitaldeetan eztabaidatu eta galderak eta kezkak jaso.
  3. Erantzunak eta kezkak jaso ondoren talde bakoitzeko bozeramaileak Batzarrari azaldu. Behar adinako argibiderik egon ez balitz, behar den denbora eman informazioa osatzeko.
  4. Informazio guztia eztabaidatu ondoren, batzarkideen isilpeko iritzia idatziz bozkatu (herrian erroldatutakoak eta 16 urtetik gorakoak).
  5. Batzarraren iritzia jaso ondoren, Udalbatzak erabakia hartu.

Bai Udal Osoko bilkuren deialdia bai Herri Batzarren deialdia herritar guztiei helarazten zaie eta herriko iragarki tauletan ere ikusgai jartzen dira.

 

Udal Osoko Bilkura eta Herri Batzarretako aktak

pdf
599.33 KB
2018·06·30 Herri batzarra
Honako gaietan sakondu da: 2018ko Martxoko batzarraz geroztik Udalak emandako pausoak: Martxoaren 27ko desanexioren aldeko sententzia eta geroztik Estatuko abokatuak jarritako errekurtsoaren egoera, Alegiko obraren ondoren, garbitzailearen kontratazio luzapena, ITE-EIT, Etxeetako Ikuskaritza Teknikoa, Ur Kontsortzioak ur zikinak bideratzeko proiektua, Seinalitika aldaketa errepideetan, 1965-2016 epean Itsasori dagokion udal artxiboaren bikoizketa, Hilerriko iturria, Altzigarragako bide konponketa, Leader deialdira aurkeztutako proiektua: Ostatu eraikinaren teilatua eta ganbara; Hurrengo Batzarra egin artekoak (azarorako): Udaletxeko kanpoko obra, Ariola eta Goitiko bideak hormigoitzea eta konpontzea, Alegiako barne errepidea oinezkoen segurtasunerako egokitzeko alegiarrekin bilera uztailean, Herriari buruzko panel informatiboak diseinatu eta kokatzea, Ikastaroen eskaintza; Ariketa fisiko-psikiko-emozionala egiteko proposamena; Zaborren kudeaketa hobetzeko ideien lanketa;Euskaraldia ekimenaren aurkezpena
pdf
310.7 KB
2018·03·17 Herri batzarra
Honako gaietan sakondu da: Urriko batzarraz geroztik Udalak emandako pausoak; Entitateen Erregistroan dugun auziaz eta epaitegiko tramiteaz; Alegitik Ormaiztegirako irteeraren proiektu zirriborroa; EIT (Eraikinen ikuskaritza teknikoa); Zuntz optikoa; Zabor kuadeaketa; AHT Iruña H Alternatiba; Hurrengo auzolana; Beste ekimen batzuen aurreikuspena; 2017ko aurrekontuen balantzea eta 2018ko aurrekoentuen aurreikuspena; Inbertsioen kapitulua.
pdf
857.61 KB
2017·10·21 Herri batzarra
Honako gaietan sakondu da: ekaineko batzarraz geroztik Udalak emandako pausoak; entitateen Erregistroan dugun auziaz Foru Aldundiarekin izandako azken bilera; herrian konektibitatea hobetzeko dauden aukera desberdinak; Itsasoko Udaletxerako Foru Aldundiarekin batera proposatutako aurreproiektua; www.itsaso.eus weborriaren argitaratzea; azaroaren 18an burutuko dugun auzolanerako lan-proposamenen azalpena eta hurrengoetarako aurreikusten diren zereginen zerrendatzea; beste ekimen batzuen aurreikuspena eta norberak lekarkeena.