Noticias
Atrás 2021eko Udaberriko Auzolana
16
Hainbat lan eman ziren aurrera eguraldi paregabearekin eta ondoren, Ostatuak prestatutako Herriko produktuen afari-merienda dastaketa izan genuen
24·04·2021
Larunbata, apirilak 24, eguerdiko 2,30etan geneukan hitzordua. Lanerako eguraldi paregabea eta 35 herritar batu ginen, hainbat lan aurrera eramateko asmoarekin:
- Lorategiak txukundu eta berritu Itsason eta Alegian
- Jarlekuak kokatu eta bernizatu (Alegia eta Itsason)
- Desbrozatze lanak (Itsusturrin eta eta San Lorentzon)
- Udaletxeko leiho batzuen barroteak eta Alegian Garbiguneko bankua margotu
- Eroritako zuhaitzekin su-egurra prestatu
- Itsasoko Goiko plaza txukundu eta iturria garbitu
- Artxibo Historikoa Udaletxean kokatu
Lanen ondoren, herriko ekoizleen produktuekin Itsasoko Ostatuak prestatutako afari goxoaren dastaketarekin amaitu genuen eguna.
Egun horretako hainbat argazki dituzue ikusgai.