Agenda

Itsasoko jubilatuen ospakizuna

Itsasoko jubilatuen ospakizuna izango da datorren azaroaren 13an
13 NOV
Ospakizuna

Itsasoko Jubilatuen Ospakizuna 

azaroaren 13an

Itsasoko Udalak atsegin handiz gonbidatzen zaituzte azaroaren 13an izango den Jubilatuen ospakizunera:  

 

EGITARAUA

 
  • 13:00etan Itsasoko Elizan meza 
  • 13:45etan Aurreskua Itsasoko Plazan eta argazkia
  • 14:30etan Bazkaria Mandubiako Bentan honako menuarekin:
  • Askotariko frijituak
  • Arrain zopa
  • Arraina edo haragia (*)
  • Postrea eta kafea
  • Edaria
  • Ondorengo egunetan taldeko argazkia banatuko da oroigarri gisa

(*)Hauetako bat aukeratu beharko da bertan: legatza, mihi-arraina, txipiroiak, lupia, txuleta, arkumea edo arkume-txuletak

 

OHARRAK:

  • Bazkaria erreserbatzeko Itsasoko Udaletxean izena eman azaroaren 7a baino lehen. 
  • Bazkariaren prezioa: Jubilatuentzat 17,5€ eta gainerakoentzat 35€. Jatetxean bertan ordainduko da.

 

        Itsasoko Batzordea

2022ko urriaren 27ean