Agenda

Atrás Euskaraldiaren egitaraua

Ondorengo jakinarazpenean, Euskaraldiaren barnean Itsason izango diren ekintzen berri ematen dizugu.
18 NOV
Ospakizuna

  Itsasoar agurgarriok!

Hilabete eskas gelditzen da Euskaraldia hasteko, eta aurten ere gogotsu helduko diogu!

BELARRIPREST ETA AHOBIZIAK

 
  • Irailaren 28an herritar guztien izen-emateko (edo parte-hartzea berresteko) txanda ireki zen. Horretarako bide ezberdinak eskaini zaizkigu: mezu zuzenak, e-mail masiboak, webgunea (www.euskaraldia.eus), sare sozialak,…
  • Parte hartzen duzun lehen aldia baldin bada: web gunean izena emateko galdetegia zabalduko zaizu oraindik ere.
  • Berresteko prozesua (oraindik egin gabe baldin bazaude) honako hau izango da, eta aurreko edizioetan (2018an edo/eta 2020an) izena eman zuten guztientzat egongo da zabalik. Orrialde horretan zure helbide elektronikoa sartu beharko duzu.
  • Aurreko edizioren batean parte hartu baduzu: 2022an parte hartu nahi duzun edo ez galdetuko zaizu:
  • Bai erantzuten baduzu, parte-hartzea berretsita geldituko da (eskerrak emateaz gain, datuak aldatzeko aukera ere emango zaizu).
  • Ez erantzuten baduzu, aurtengo zerrendetan ez zara agertuko baina datuak gordeta geldituko dira (pribatutasun legea betez)
  • Txapak Eusko Jaurlaritzak erosi eta zabaldu ditu herrietara. Itsasokoak ere jaso ditugu. 
  • Txapa hauek Itsasoko Euskaraldia Batzordeak banatuko ditu azaroaren 18an egingo den EUSKARALDIAREN HASIERAKO GIROTZE SAIOAN (deialdia bidaliko da)
  • Azaroaren 18tik abenduaren 2ra, txapa soinean dugula ibiliko gara!!!
  • Euskaraldiaren aitzakian, abenduaren 10ean BI EKITALDI izango dira Itsason:
  1. 18:30etan: “Lehendakari gaia” ANTZERKIA Alegiako frontoian, Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxagarekin. 
  2. 21:00etan: Afaria eta “AUSKALO ZEINEK JARRIAK” bertso emanaldia Itsasoko Ostatuan,  Unai Agirre eta Eñaut Agirre bertsolariekin 

 

        Euskaraldia Batzordea

2022ko urriaren 27ean