Agenda

2022ko udazkeneko auzolana

Aurtengo udazkeneko auzolana larunbatean, urriaren 8an, burutuko da. Ohi den bezala, Itsason 14:30etan elkartuko gara.
08 OCT
Auzolana

2022ko UDAZKENEKO AUZOLANA

Aurtengo udazkeneko auzolana larunbatean, urriaren 8an,  burutuko da. Ohi den bezala, Itsason 14:30etan elkartuko gara.

Auzolanean taldeka egiteko aurreikusitako lanak hauexek dira:

  • Su egurra egin eta Patalain iturburu ingurua garbitu
  • Elizako atzeko ateari ranpa egin
  • Gaztelekua pintatu
  • Lorategiak txukundu Itsason eta Alegian
  • Itsasogoeneko bidegurutzean zuhaizkak edo landareak jartzeko egurrarekin pareta egin eta lurrarekin bete
  • Seinalitikak birpasatu, falta direnak osatu, eroritako letrak margotu,  erori diren seinaleak zutik jarri, …

JARRAIAN, 19:00ETAN,  PARTAIDE GUZTIAK ITSASOKO OSTATUAN HERRIKO PRODUKTUEKIN EGINGO DEN AFARIRA GONBIDATUAK GAUDE. 

Izena ematea Itsasoko Udaletxean egin behar da, honako telefono zenbakira deituta: 943477790 edo helbide elektroniko honetara mezua bidaliz udala@itsaso.eus, izan ere, aurrekoetan bezala asegurua egiteko, eta mokadutxoa zenbatentzat prestatu behar den jakiteko aurrez datuak beharko genituzke urriaren 7rako, nahiz eta egunean bertan ere datuak jaso ahal diren.

Arduradunak materiala prestatua izango dute, baina partaide bakoitzak bere  eskularruak eramatea eskatzen da. 

Denoi eskerrak emanez, 

        Itsasoko Batzordea

2022ko urriaren 01ean