Agenda

Udazkeneko Herri Batzarra

Azaroak 25, 18:30etan Herri Batzarra izango da Itsasoko Ganbaran
25 NOV
Herri Batzarra

 HERRI BATZARRA ITSASON

                Azaroaren 25an, larunbata, 18:30etan

 

Itsasoar guztioi adeitasunez,

Honen bidez, azaroaren 25rako, larunbata, antolatu dugun Herri Batzar deia luzatzen dizuegu. Bertan, uztaileko batzarraz geroztik emandako pausoak landuko ditugu:

  1. Alegiko dendaren proiektua: Estatutoen proposamena (Gorka Egiarekin)
  2. Batzar Nagusietan eta Aldundian bilerak: Auzo Udalaren gaia eta Usansolori buruzko akordioak  gurean izan dezakeen eragina
  3. Goiko Ostatuko proiektuaren egoera (Aldundiko teknikoekin izandako bilera)
  4. Alegiako Elkarteko 2. solairurako diru-laguntza eskaera (Erein)
  5. Kolunbarioa
  6. Agenda kulturala
  7. Azaroaren 25: Emakumeen indarkeriaren aurkako manifestu irakurketa
  8. Norberak lekarkeena
  • EGUNA: azaroaren 25ean, larunbata
  • ORDUA: 18:30ak
  • LEKUA: ITSASOKO GANBARA ARETOAN

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso bien bitartean  gure agurrik beroena,

 

                                                                                                                        ITSASOKO BATZORDEA

 

2023ko azaroaren 19an