Agenda

Itsasoko jubilatuen ospakizuna

Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu azaroaren 12an izango den Jubilatuen ospakizunera. Jarraian duzue eguneko egitaraua eta izen-emateko aukerak.
12 NOV
Ospakizuna

Itsasoko Jubilatuen Ospakizuna 

2023ko azaroaren 12an

 

Itsasoko Udalak atsegin handiz gonbidatzen zaituzte azaroaren 12an izango den Jubilatuen ospakizunera

 

EGITARAUA

 

  • 13:00etan Alegiako Elizan meza 
  • 13:45etan Taldeko argazkia
  • 14:30etan Bazkaria Itsasoko Ostatuan honako menuarekin:

Gulen eta otarrainxken entsalada epela

Arrain eta itsaski-zopa

 Konfitatutako bakailao takoa eta kokotxa

Txahal-azpizuna parrillan

Postrea eta kafea

Edaria

  • Ondorengo egunetan taldeko argazkia banatuko da oroigarri gisa

 

OHARRAK:

  • Bazkaria erreserbatzeko Itsasoko Udaletxean izena eman azaroaren 7ra arte.Horretarako deitu udaletxera (943 477790), idatzi udala@itsaso.eus - era edo bidali WhatsApp-a 628437422 telefonora
  • Bazkariaren prezioa: Jubilatuentzat 20€ eta gainerakoentzat 40€. Jatetxean bertan ordainduko da.

 

Itsasoko Batzordea

2023ko azaroaren 02an