Agenda
Atrás 2025eko UDABERRIKO AUZOLANA
2025ko UDABERRIKO AUZOLANA
Aurtengo udaberriko auzolana larunbatean, apirilaren 5ean, burutuko da. Ohi den bezala, Itsason 14:30etan elkartuko gara.
Auzolanean taldeka egiteko aurreikusitako lanak hauexek dira:
- Baserri izenetan mantenimendua egin
- Buzoiei olioa ematen bukatu
- Lorategiak atondu
- Su egurra prestatu
- S Lorentzo bidean zanga egin
- Epelde erreka etab. garbitu
- Elizako eserleku batzuei pipien kontrakoa eman
- Euskaraldia: tailerra
JARRAIAN, 19:30ETAN, PARTAIDE GUZTIAK ITSASOKO OSTATUAN EGINGO DEN AFARIRA GONBIDATUAK GAUDE.
Izena ematea Itsasoko Udaletxean egin behar da, honako telefono zenbakira deituta: 943477790 edo helbide elektroniko honetara mezua bidaliz udala@itsaso.eus, izan ere, aurrekoetan bezala asegurua egiteko, eta mokadutxoa zenbatentzat prestatu behar den jakiteko aurrez datuak beharko genituzke. Eskertuko genuke apirilaren 4rako izena ematea, nahiz eta egunean bertan ere datuak jaso ahal izango diren.
Denoi eskerrak emanez,
Itsasoko batzordea
Itsason, 2025ko martxoaren 29an