Agenda

Atrás 2025eko UDAZKENEKO AUZOLANA

Aurtengo udazkeneko auzolana larunbatean, urriaren 25ean, burutuko da. Ohi den bezala, Itsason 14:30etan elkartuko gara.
25 OCT
Auzolana

2025ko UDAZKENEKO AUZOLANA

Aurtengo udazkeneko auzolana larunbatean, urriaren 25ean,  burutuko da. Ohi den bezala, Itsason 14:30etan elkartuko gara.

Auzolanean taldeka egiteko aurreikusitako lanak hauexek dira:

  1. Inbaditzaileak kentzen segi
  2. Su egurra prestatu (S Lorentzo bide bazterrekoak)
  3. Zuhaitzak podatu: Oria kalean eta Kizkitzan
  4. Buzoiak barnizatzen segi eta informazio panelak garbitu
  5. Lorategiak atondu
  6. Udaletxeko eguzki plakak garbitu
  7. S Lorentzo bidean banku bat jarri
  8. Desbrozatze lanak egin
  9. Itsusturriko aska garbitu
  10. Alegiko zaborrontzietako bisagrak aldatu          

JARRAIAN, 19:30ETAN,  PARTAIDE GUZTIAK ITSASOKO OSTATUAN EGINGO DEN AFARIRA GONBIDATUAK GAUDE. 

Izena ematea Itsasoko Udaletxean egin behar da, honako telefono zenbakira deituta: 943477790 edo helbide elektroniko honetara mezua bidaliz udala@itsaso.eus, izan ere, aurrekoetan bezala asegurua egiteko, eta mokadutxoa zenbatentzat prestatu behar den jakiteko aurrez datuak beharko genituzke. Eskertuko genuke urriaren 24rako izena ematea, nahiz eta egunean bertan ere datuak jaso ahal izango diren.

Denoi eskerrak emanez, 

                                                       Itsasoko batzordea

                                                 Itsason,  2025ko urriaren 17an