Noticias

Alegiko jai beroak

10
Ostiraletik aurrera ospatu dira Madalena jaiak. Bai giro aldetik eta baita eguraldiagatik ere, jai beroak izan dira aurtengoak.

23·07·2019


Amaitu dira aurtengo Madalena jaiak.

Urteroko legez, ostiral arratsaldan eman zitzaien hasiera Sagardo festarekin. 15 etxetako sagardoa dastatzeko aukera izan zen, festa Batzordeak prestatutako pintxoekin batera. Eguraldi beroa zen eta sagardoa errez edaten zen...

Ondoren, dantza erakusketa izan genuen eta oilaskoa afaltzeko aukera frontoian bertan. Nola ez, dantzaldia urteroko legez Joselu Anaiak-en eskutik.

Larunbatean berriz, Itsasoko Ostatuko Manu eta Aidaren eskutik Paella herrikoia izan genuen. Zelai-Ondo elkartean jasotzen den paella-ontzi erraldoiari erabilera eman zitzaion beste behin. Ondoren, sariz jositako bingoa ospatu genuen eta DJ Gorrotxak lagundurik dantzaldia.

Igandean atseden hartu ondoren, jaietako egun handia, Madalena eguna. Meza Nagusiarekin eman zitzaion hasiera egunari, Ezkio eta Itsasoko Abesbatzaren emanaldiaz borobilduta.

Goruntz dantza taldekoek ere erakustaldia eman zuten bertaratutasko guztien aurrean eta ondoren Jai Batzordeak prestatutako hamaiketakoa dastatzeko aukera izan zen.

Arratsaldean berriz, umeen momentua iritsi zen. Puzgarriak eta askaria izan zuten arratsaldean zehar eta urezko globoen borroka handi batekin bukatu zuten jaia. Globoak bukatu zirenean, zuzenean, edalontzi edo beste edozein ontzik balio izan zuen jolasean bustitzeko.

Jaiei amaiera emateko berriz, ardo dastaketa izan genuen berriro ere Itsasoko Ostatukoen eskutik. Ardo bakoitzari dagokion bereziki prestatutako pintxoa ere dastatu ahal izan genuen. Eta azkenik, DJ Gorrotxak jarritako azken abestiekin esan genien agur aurtengo Madalena festa beroei!

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10