Noticias
Atrás Araotz auzoko ibilaldia
Martxoak 10ean egin zen martxoako mendi irteera. Oraingo honetan Oñatiko Araotz auzoko inguruak ezagutu genituen.
25·03·2019
Oñatiko Araotz auzoko ingurunea ezagutzeko parada eman zuen martxoako irteerak.
Ondorengoa izan zen ibilbidea:
Arrikutzeko Parking-etik abiatu eta Jaturabeko kanala-Urruxola auzoa-Orkatzategi(861m)-Aitzulo kobazuloa-Araotz auzoa-Sandaili kobazuloa eta Arrikutzeko parking-era buelta.
Argazkietan ikus daitekeenez, eguraldi lainotsua baina paraje ederrak ezagutzeko aukera izan zen.
Apirilekoa gertuago daukagu!