Agenda

Atrás Bertako Produktuen sustapenerako II. Jardunaldia Itsason

Iaz hasitako bidetik, Elikadura eta Kontsumo arduratsua sustatzen jarraitze aldera, aurten II.Jardunaldia izango da eta ekainaren 18rako antolatu dugu Itsason.
18 JUN
Ospakizuna

BERTAKO PRODUKTUEN SUSTAPENERAKO

 II. JARDUNALDIA ITSASON

Itsasoar guztioi agur!

Iaz hasitako bidetik, Elikadura eta Kontsumo arduratsua sustatzen jarraitze aldera, aurten II.Jardunaldia izango da eta ekainaren 18rako antolatu dugu Itsason.  

ORDUA JARDUERA LEKUA

17:00etatik 20:30tara

AZOKA 

Barazkiak, esnekiak, eztia, frutak, keramika, ogia eta pastak, zukuak, eztia, bitxiak, etab....

Itsasoko plazan

18:00etatik 19:30tara

DOKUMENTALA

“Zure platerean hasten da mundua” dokumentalaren emanaldia eta solasaldia
Udaletxeko Ganbaran
20:00etan

SUKALDARITZA IKUSKIZUNA 

Bertako Produktuak osagai hartuta, jendaurreko erakustaldia eskainiko du Ostatuko Manuk. 

Itsasoko plazan
Ondoren….

PRESTATUTAKO JAKI GOXOAK DASTATZEKO aukera izango dugu.

(Azokan tiketak salduko dira 7€-ren truke)

Itsasoko plazan

 

Besterik gabe, eta gure artean izango zaitugulakoan, agur bero bat!

 

            Itsasoko Batzordea

2022ko ekainaren 09an