Noticias

Atrás Bertako produktuen sustapenerako I jardunaldia

6
Bertako produktuen sustapenerako I jardunaldia izan zen maiatzak 29an Itsasoko plazan hainbat ekitaldiz osatuta: azoka, nutrizio tailerra, showcooking-a eta dastaketa

29·05·2021


Itsasoko ekoizleak aurrera eramaten ari diren ekimenen artean, Bertako Produktuak sustatzeko I. jardunaldia antolatu zen maiatzak 29an. 

Hainbat ekitaldiz osatua zegoen jardunaldia: 

  • Herriko ekoizle eta ingurutik (Gabiria, Olaberria) gerturatutako ekoizleen azoka
  • Amaia Aierberen tailerra: “Elikaduratik ongizatera, bertatik bertarako elikagaietatik” tailerra
  • Azokan jasotako produktuekin Itsasoko Ostatuko Manu Hernandez sukaldariaren showcooking erakustaldia
  • Prestatutako jakien dastaketa

Jende dexente elkartu zen, bai bertakoa eta baita inguruko herrietatik ere gerturatutakoa eta dastaketa menuaren 55 plazak ere osatu ziren. 

Lehen ute honen oso balorazio positiboa egin zuten ekoizleek eta hurrengo urteetarako ekimen hau antolatzen jarraitzeko asmoarekin agertu ziren.

 

1 2 3 4 5 6