Agenda

Atrás Bertako Produktuen sustapenerako I. Jardunaldia

Elikadura Osasuntsua eta Jasangarria abiapuntu hartuta eta Bertako Produktuak sustatze aldera, lau ekimenez osatutako I.Jardunaldia izango da maiatzaren 29an
29 MAY
Ikastaroa

 

Itsasoar guztioi agur!

Elikadura Osasuntsua eta Jasangarria abiapuntu hartuta eta Bertako Produktuak sustatze aldera, lau ekimenez osatutako I.Jardunaldia izango da maiatzaren 29an:

  1. 17:00etatik - 20:30tara: AZOKA 

    Barazkiak, esnekiak, eztia, frutak, keramika, ogia eta pastak, zukuak, eztia, bitxiak, etab....

    Itsasoko plazan

  2. 18:00etatik - 19:30tara: NUTRIZIO TAILERRA 

    Amaia Aierbek  “Elikaduratik ongizatera, bertatik bertarako elikagaietatik” tailerra eskainiko digu. 

    Bertan ekintza praktikoak eta dastatzeko aukera izango dugu.

    Udaletxeko Ganbaran

  3. 20:00etan: SUKALDARITZA IKUSKIZUNA 

    Bertako Produktuak osagai hartuta, Ostatuko Manuk erakustaldia egingo du jendaurrean. 

    Itsasoko plazan

  4.     Ondoren…. Manuk PRESTATUTAKOAREN DASTAKETA 

         (Azokan tiketak salduko dira 5€-ren truke)

          Itsasoko plazan

 

Besterik gabe, eta gure artean izango zaitugulakoan, agur bero bat!

 

            Itsasoko Batzordea

2021eko maiatzaren 22an