Agenda
Atrás BERTAKO PRODUKTUEN SUSTAPENERAKO V. JARDUNALDIA ITSASON
Itsasoar guztioi agur!
Aurreko urteetan hasitako bidetik, Elikadura eta Kontsumo arduratsua sustatzen jarraitze aldera, aurten V. Jardunaldia izango da eta ekainaren 21erako antolatu dugu Itsason.
ORDUA |
JARDUERA |
LEKUA |
17:00etatik 19:30tara |
AZOKA Barazki eta fruta gorriak, esnekiak, eztia, ogia eta pastak, zukuak, bitxiak, arropa, crochet sorkuntzak, argizari osagarriak, kafea, txakurrentzako gehigarriak, hazi ekologikoak, etab.... Ekoizleak: @pottkeramika / @ehunduz / @urteaga.urkulegi / @hariztizabalbaserria / @albitxubaserria / @cos_mo_artisautza / @araizbitxiak / @isla.pitxiak / @korosti_kafea / #behieko / #goiekoharagia / @zutabiok |
Itsasoko plazan |
19:45etatik 20:30etara |
HITZALDIA Fisioterapeuta eta osteopata den Miren Salmeron Murgiondoren eskutik “Osasun aktiboa esperientziatik” hitzaldia |
Itsasoko Ganbara aretoan |
20:45etan |
AFARIA HERRIKO PRODUKTUEKIN (Azokan tiketak salduko dira 10€-ren truke) |
Itsasoko plazan |
Besterik gabe, eta gure artean izango zaitugulakoan, agur bero bat!
Udal Batzordea
Ezkio-Itsason, 2025eko ekainaren 16an