Agenda

Bihotz-Birika-Bizkortze ikastaroa

BIHOTZ-BIRIKA-BIZKORTZE ikastaroa izango dugu apirilak 26 eta 28an 18:30etatik aurrera eta izen ematea zabalik dago jada.
26 ABR
Auzolana | Ikastaroa

       BIHOTZ-BIRIKA-BIZKORTZE IKASTAROA

Itsasoar agurgarriok,

Apirileko agendari amaiera emateko, BIHOTZ-BIRIKA-BIZKORTZE ikastaroa izango dugu datorren astean.

  •  Apirilak 26 eta 28 - 18:30etatik 20:30etara - Itsasoko ganbara aretoan: Bihotz-Birika-Bizkortze formazioa. 

Lehenik eta behin, azalpen teorikoa jasoko dugu eta ondoren praktikak egingo ditugu lurrean etzanda. Horretarako, kanpineko esterilla edo antzeko zerbait eramatea eskatzen zaigu.

Formazioan jasotako informazioaz gain, GOMENDAGARRIAK diren beste hainbat argibide ere izango ditugu gure artean partekatzeko, hala nola, zer egin horrelako kasuen aurrean: asma, hemorragiak, shock egoerak, larrialdi neurologikoak, larrialdi diabetikoak, larrialdi alergikoak, traumatismoak,...

Aldez aurretik izena ematea gomendatzen dugu (943477790 edo udala@itsaso.eus

Gure artean izango zaitugulakoan, 

 

            Itsasoko Batzordea

2022ko apirilaren 22an