Agenda
ITSASOKO COWORKING GUNEKO POSTUETAN INTERESATUTA DAUDENEN IZEN EMATE EPEA IREKITZEA.
Behin Itsasoko Coworking gunea egokituta eta Ezkio-Itsasoko Udal Osoko Bilkurak 2021eko abenduaren 22an eginiko batzarrean adostutako “ITSASOKO COWORKING GUNEKO ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA” behin betiko izaeraz onartuta, hauek dira laburbilduta proiektuan parte hartzeko onartutako baldintzak:
1.- Ezkio-Itsason erroldatutako persona fisikoak eta/edo beraien egoitza soziala Ezkio-Itsason duten pertsona juridikoak izan daitezke onuradun
2.- Ondorengo egoera batean egon beharko dute:
- CoWorking ITSASO Gunean lanean hasten diren enpresa berriak edo ekintzaileak.
- Enpresa sortu berriak edo jardunean hasten diren autonomoak
- Gizarte Segurantzan alta emanda dauden enpresa eratuak edo autonomoak/profesionalak.
- Telelana besteren kontura egiten duten langileak.
3.- Interesatuek ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute postuaren eskaerarekin:
- NAN edo IFK
- Errolda edo egoitza sozialaren egiaztagiria
- Jarduera memoria
4.- Postu iraunkorrak eta aldi baterakoak daude aukeran.
- Iraunkorrak: 25€/hileko kuota
- Aldi baterako 2 aukera: Hileko/30 eguneko bonoa 50€-tan edo Eguneko sarrera 6€tan
5.- Ikusi Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Ordenantza xehetasun guztietarako.
Izena emateko epea ireki da:
IZENA EMATEKO EPEA: 2022ko martxoaren 31 arte izango da (osteguna).
LEKUA: Ezkio-Itsasoko Udaletxeko idazkaritzan/Itsasoko Udal Bulegoan.
2022ko martxoaren 10ean