Noticias
Atrás Ekintza anitzeko Udalekuak
19·07·2019
Udalekuen 4 asteak amaitu dira. Ekainak 24an hasi eta Uztailaren 19ra arte ian dira herriko haur eta gazteak Udalekuetan..
Hainbat ekintza desberdinekin gozatzeko aukera izan durte 4 aste horietan. Jolasa bakarrik ez, aurtengoan Alegiko frontoiko murala ere berritu dute eta.
Hau izango litzateke horien laburpena:
- 1go astea: Robotika eta bideojokoen sorrera
Data: Ekainaren 24tik 28ra
Enpresa: Doplay
Begirale zaintzailea: Aitor Salutregi
Parte-hartzaileak: 5 haur eta nerabe (8 eta 16 urte artean)
Bi konpetentzietan aritu dira lanean: alde batetik bakoitzak bere bideojoko propioa sortu du eta horretarako beharrezko kodea garatzen ikasi. Bestetik, robota montatu eta proba desberdinetan beste lagunen aurka lehiatu beharra izan dute.
- 2go astea: Multikirola
Data: Uztailaren 1etik 5era
Enpresa: Zerki Koop Txikia
Zaintzailea: Eneko Lasa
Parte hartzaileak: 12 haur eta nerabe (6 eta 15 urte artean)
Jorratu dituzten kirolak:
- Astelehena: hainbat joku egin dituzte frontoian: frisbeearekin, harrapaketatan etab…
- Asteartea: Patinak eta frontenisa
- Asteazkena: Kizkitzara ibilaldia
- Osteguna: Ormaiztegiko piszinara joan dira
- Ostirala: Bizikletan Lazkaoraino egin dute joan etorria.
- 3go astea: Sukaldaritza eta Keramika
Data: Uztailaren 8tik 12ra
Enpresa:Manu Hernandez (Itsasoko Ostatua) / Jone Urain eta Maite Salutregi (Pott Keramika)
Begirale zaintzailea: Nisrine Haissouf
Parte hartzaileak: 14 haur eta nerabe (6 eta 17 urte artean)
Goizaren hasieran, Manu Hernandez Itsasoko sukaldariarekin hainbat plater desberdin sukaldatzen ikasteko aukera izan dute (eta dastatzekoa ere bai...). Ondoren, Pott Keramikan bakoitzak diseinatutako plater eta katilua gauzatu diztuzte.
- 4go astea: Sukaldaritza eta pintura
Data: Uztailaren 15tik 19ra:
Enpresa: Manu Hernandez (Itsasoko Ostatua) / Aizpea Lasa
Begirale zaintzailea: Elorri Zabalo
Parte hartzaileak: 8 haur eta nerabe (8 eta 14 urte artean)
Goizeko lehen orduetan aurreko astean hasitako sukaldaritza ikastaroarekin jarraitu dute Manurekin batera. Aste honetan gainera gazteek ikasi nahi dituzten platerak aukeratzeko aukera izan dute. Hamaiketako ederrekin eman diote agurra aurtengo Udalekuei. Ondoren, Aizpearekin, Alegiko frontoiko murala diseinatu dute paperean eta azkenik, Alegiko frontoian gauzatu dute marraztutakoa. Lan bikaina egin dute eta ikusgarri geratu da frontoi atzekaldea.
Hurrendo urterarte!